Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Jose Antonio Santano beste lau urtez alkate PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Domingo, 16 de Junio de 2019 11:22

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el sábado día 15 de Junio de 2019.

 

Jose Antonio Santano beste lau urtez alkate

Ez da sorpresarik izan alkatea izendatzeko udalbatzarrean. PSE-EEko zerrendaburu Jose Antonio Santano izan da hautatua alkate, alderdikideen 10 botoak eskuratu ostean.

Santano, aginte makilarekin.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Aurreikusia zegoen bezala, ez da sorpresarik izan alkatea izendatzeko udalbatzarrean. PSE-EEko zerrendaburu Jose Antonio Santano izan da hautatua alkate, alderdikideen 10 botoak eskuratu ostean. Santanoz gain, Elkarrekin Podemoseko David Sotok eta EH Bilduko Jokin Melidak ere euren burua alkate izateko aurkeztu dute, baina ez dute nahikoa babesa jaso (Sotok 4 boto, eta Melidak 3). Jakina zen bezala ere, Xabier Iridoyk ez du hautagaitzarik aurkeztu, baina halere, boto bat jaso du jeltzaleak (nulu gisa kontatu dutena). Bestalde, zazpi zinegotzik zuri eman dute botoa. Hala, gehiengo osorik gabe, maiatzaren 26an boto gehien jaso dituen alderdi sozialistak gobernatuko du hiria 2023ra bitarte.

Banan-banan, 25 zinegotziek euren karguaren ardura hartzeko zin egin dute. Behin aginte makila jasota, Santanok maiatzaren 26an bozkatzera joan ziren herritar guztiei eskerrak eman nahi izan dizkie. Datorren agintaldian beste alderdi guztiekin hitz egiteko prestutasuna azaldu du. “Hiri paregabe honen alde lan egiten jarraitzeko erronka dugu aurretik, begirada etorkizunean dugu”, adierazi du. Udalbatza, Udal Txistulari Bandaren Alkatearena piezarekin amaitu dute. Ondoren, udalbatza berriko kide guztiek argazkia atera dute udaletxeko atarian.

Balorazioa
Oposizioko alderdi guztien zerrendaburuek gaurko saioaren inguruko balorazioa egin dute. EAJko Xabier Iridoyk “oposizio eraikitzailea” egingo duela azaldu du, ezberdinen artean adostasunetara iritsita. Alkatearen hitzen harira, guztiekin hitz egiteko konpromiso hori “ekintzekin” froga dezala eskatu dio, “azken urteetan egin ez duen bezala”.

Elkarrekin Podemosek, aldiz, hiria aldatzeko “politika eraldatzaileak” egiteko apustua berretsi du. Sotok adierazi duenez, beste  alderdiekin hitz egiteko prestutasuna du taldeak. Halere, “sentsazio gazi-gozoarekin” atera dira gaurko saiotik, gobernu aldaketa eman ez delako.

EH Bilduko Jokin Melidak ere “aukera historikoa galdu” dutela dio, taldeak behin eta berriz gobernu aldaketaren aldeko apustua egin arren. Oposizioko beste bi alderdiek bezalaxe, “akordio puntualetara” iristeko asmoa du koalizio subiranistak. Datozen lau urteetan”ilusioz eta zintzotasunez” lan egingo dutela ziurtatu du.

Amaitzeko, PPko zerrendaburu Muriel Larreak dena espero zuten bezala joan dela dio. Datorren agintaldiari begira, oposizioari gehiago entzutea eskatu dio Santano alkateari.

25 zinegotziek argazkia atera dute udaletxeko atarian.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting