Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Lehen mailako pilotariek estreinatuko dute Uranzu berria PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Asteazkena, 2019(e)ko ekaina(r)en 26-(e)an 08:41etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el martes día 25 de Junio de 2019.

Lehen mailako pilotariek estreinatuko dute Uranzu berria

Sanmartzial jaien amaierako eskupilota jaialdia egingo dute datorren astelehenean (uztailak 1). Sarrerak dagoeneko eskura daitezke.
Uranzu berria, barrutik.
Sanmartzialen amaieran ohitura den bezalaxe, datorren astelehenean (uztailak 1) eskupilotako jaialdi klasikoa egingo dute. Aurtengoak gainera agertoki berria izango du, berezia. Datorren astean estreinatuko dute Uranzu pilotaleku berria, eta lehen mailako bi eskupilota partida bertan jokatzea erabaki dute Kurpil Kirolak Elkarteak eta udalak. Partidak arratsaldean izan arren, goizean irekiera ekitaldi ofiziala egingo dute.
Lehen mailako pilotariek estreinatuko dute pilotaleku berria. Zehazki, Olaizola II-Albisu eta Irribarria-Zabaleta bikoteen arteko lehiaz gozatuko dute beratutakoek. Gainera, Victor-Imaz eta Jaka-L. Galarzaren arteko neurketa ere jokatuko dute bertan. Sarrerak, Kurpil elkartearen egoitzan eskura daitezke, gaur, bihar eta hilaren 28an (ostirala), 18:30etik 20:00etara. Txartelek 20 eurotik 35erainoko prezioa izango dute (eserlekuaren kokapenaren arabera).
Eskupilotaz gain, Uranzu berriaren irekiera ofiziala izanik, ekitaldi berezia prestatu dute. 11:30etik aurrera Atzokoak abesbatzak eta Kemen Dantza Taldeak emanaldia eskainiko dute. Gainera, bertsolariak ere izango direla jakinarazi dute udaletik. Era berean, 13:00etatik aurrera, instalazio berriak bisitatzeko aukera izango dute irundarrek.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting