Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Gizon bat atxilotu dute Irunen, mugikorrak eta diru zorroak lapurtzea egotzita PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Miércoles, 03 de Julio de 2019 11:27

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el miércoles día 3 de Julio de 2019.

Gizon bat atxilotu dute Irunen, mugikorrak eta diru zorroak lapurtzea egotzita

Dagoeneko epailearen esku utzi dute atxilotutako 24 urteko gizona.
San Martzial kalean izan ziren lapurretak. Argazkia: Google Maps.
Ertzaintzak 24 urteko gizon bat atxilotu berri du Irunen. Zehazki, hiru diru zorro eta lau telefono mugikor lapurtzeagatik atxilotu dute, astelehen gauean zehazki.
Lapurretak San Martzial kalean izan ziren; gizon batek lapurreta jasan zuela salatu ostean Ertzaintzaren patruila bat agertu zen bertan. Lapurrak ordurako ihesi egin arren, Francisco de Gainza kalean identifikatu eta beranduago ertzainek atxilotzeko aukera izan zuten. Beraketa kalean atxilotu zuten.
Ertzaintzak jakinarazi duenez, herritarrekin talka bat simulatuta lortzen zuen lapurrak mugikorrak eta diru zorroak lapurtzea. Dagoeneko epailaren esku utzi dute atxilotutako gizona.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting