Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Eskualdeko kooperatibak Urdanibian izango dira PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Jueves, 11 de Julio de 2019 09:01

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el miércoles día 10 de Julio de 2019.

Eskualdeko kooperatibak Urdanibian izango dira

BDS Koop Eraldaketa Fabrikako kooperatibak jendeari aurkeztuko dio bere lana larunbatean
Miércoles, 10 de Julio de 2019 - Actualizado a las 06:03h
IRUN- Labore Txingudi eta Aldatsa Baratza Bidasoa Km0 egitasmoa jendarteratzeko helburuarekin jarraitzen du eta horretarako, larunbat goizean Urdanibi Plazan postutxo bat jarriko dute. Bidasoa Km0 egitasmoa azaltzeaz gain, Labore Txingudiren birfundazioaren berri eman nahi da, abalista eta bazkideak behar direnaren berri emateko prest daudelako bertako langileak.
Musikarekin batera, Aldatsa Baratzan aurkitu daitezkeen produktuak ikusteko aukera egongo da baita Labore Txingudiko dendan aurkitu daitezkeenak ere. Elkartetatik konfiantza dute, kalera ateratzearekin batera euren izenak ere geroz eta ezagunak izango direla, oinarri sozial handiago bat eskuratzeko.
Labore Txinguditik eta Aldatsa Baratzatik Bidasoa eskualdeko jendeari eskua luzatzen diote larunbat honetan, hilak 13, Urdanibia Plazara euren erosketak egitera anima-tzeko eta, bidenabar, jarriko dituzten postuetara hurbiltzeko. Informazioa helarazteko prestutasun guztiarekin aurkituko dira bertan egongo diren langileak. - J.G.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting