Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Dies Oiassonisen gastronomia eskaintza, lepo beteta PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Jueves, 11 de Julio de 2019 09:58

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el miércoles día 10 de Julio de 2019.

Dies Oiassonisen gastronomia eskaintza, lepo beteta

Dies Oiassonis jaialdiaren barruan programatuta dauden gastronomia ekintzetarako sarrerak agortu egin dira, tartean, ostiraleko afarikoak.
Gastronomia eskaintzaren barruan Felix Manso sukaldariaren tailerra dago.
Bihar (osteguna) hasiko da Dies Oiassonis. Horren barruan, gastronomia eskaintza zabala dago. Lehen betekada izan du, ordea, jaialdiak: gastronomiarekin harremana duten jarduera guztien plazak agortu egin dira, tartean, ostiraleko afari tematikoa. Irungo hainbat jatetxe eta tabernak parte hartu dute eskaintza hori osatzen.
Hori horrela, aldez aurretik sarrera erosi edo erreserba egin behar diren ekitaldien artean, San Juan plazan hirugarren urtez jarriko duten zirku erromatarra dago. Bertan izango diren ikuskizunak ostiralean (22:00), larunbatean (18:00 eta 22:00) eta igandean (13:00 eta 18:00) dira. Horien sarrerak Turismo Bulegoan erosi behar dira: eguneko zirkuen presioa 4 eurokoa da, gauekoena 5ekoa.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting