Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Dozena bat koadro, Menchu Gal gogoratzeko PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Jueves, 18 de Julio de 2019 10:47

 

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el miércoles día 17 de Julio de 2019.

Dozena bat koadro, Menchu Gal gogoratzeko

Dagoeneko 'Aguafuertes del norte' liburuan bildutako obrak erakusgai daude CBA Udal Liburutegian. Irailaren 30era bitarte bisitatzeko aukera izango da.
Artista irundarraren hamabi obra zintzilikatu dituzte.
Menchu Gal artista irundarraren jaiotzaren mendeurrenaren harira ekintza ugari egiten ari dira azkenaldian. Azken egitasmoa erakusketa bat izan da; dagoeneko ‘Aguafuertes del norte’ liburuan bildutako obrak erakusgai daude CBA Udal Liburutegian. Gaurtik irailaren 30ra bitarte bisitatzeko aukera izango da.
Orotara, hamabi lan zintzilikatu dituzte liburutegiko hormetan, 46 x 56 zentimetroko dimentsioko koadrotan. Ordutegia, ondorengoa: uztaila eta abuztuan, astelehen, asteazken eta ostiraletan 8:00etatik 14:00etara eta astearte eta ostegunetan 8:00etatik 20:00etara. Irailaren 1etik 8ra berriz, soilik astelehen eta ostiraletan bisitatzeko aukera izango da, 8:00etatik 14:00etara. Eta irailaren 9tik erakusketa amaitu arte, astelehen eta ostiraletan 9:00etatik 20:00etara eta larunbatetan 9:00etatik 13:00etara egongo da zabalik.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting