Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Irungo hotelen okupazioa ia erabatekoa izan da uztailan eta abuztuan PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Viernes, 06 de Septiembre de 2019 12:02

Noticia publicada en Conecta Bidasoa,el viernes día 6 de Septiembre de 2019.

Irungo hotelen okupazioa ia erabatekoa izan da uztailan eta abuztuan

Hotelen okupazioaren batezbestekoa %90koa izan da
18
0
Bisita gidatu bat, Urdanibia plaza inguruan. / Bidasoa bizirik
Irungo hotelen okupazioa oso altua izan da azkeneko bi hilabeteetan. Izan ere, uztaileko okupazioa %90koa izan zen eta abuztukoa, establezimendu guztien datuak falta badira ere, %93koa izan dela kalkulatzen da.
Bestalde, bisitariek udalerrian 2 gau pasa dituzte batez beste.
Atalaia Hoteleko Maria Fernandez de Valderramak okupazioari dagokionez uda “positiboa” izan dela dio. Bezeroen jatorriari dagokionez, Fernandez de Valderramak azaldu du Europako iparraldeko bezero asko daudela, “baina horiek gau bat edo bi pasatzen dituzte bakarrik. Denbora gehien pasatzen dituztenak italiarrak eta argentinarrak dira”.
Hala ere, Fernandez de Valderramak baietsi du turismoa urtaro guztietara zabaltzen ari dela eta urte guztian zehar banatzen dela.
Bestalde, Miguel Angel Paez, Bidasoa bizirik-eko presidentea, “oso pozik” agertu da datu hauei dagokionez, “Irunen turismoa asko hazi dela frogatzen baitute, baita hiria helmuga turistiko gisa finkatu dela. Gainera, bisitariek gero eta denbora gehiago pasatzen dute udalerrian eta interesa azaltzen dute gure leku enblematikoekiko. Izan ere, aurten ia ehun pertsonek hartu dute parte hirian egiten diren bisita gidatuetan”.
Turismo bulegora hurbildu diren bisitariak
Bisitarien kopuruari dagokionez, uztailean 1.370 pertsona hurbildu ziren Luis Marianoko Turismo bulegora. Abuztuan, berriz, 1.384 pertsona.
Aldi berean aipatu behar da bisitarien %39a Euskadikoa zela, %25a Espainako beste puntu batzuetakoak, Madril, Kataluina, Andaluzia eta Valentziako Erkidegoa nabarmendu daitezkelarik. Beste %35a beste herrialdetakoak ziren, hala nola Frantzia, Alemania, Italia, Irlanda, Brasil edo Argentina.
Geroz eta bisita gidatu gehiago
Aurten pertsona askok hartu dute parte bisita gidatuetan, batez ere lagun taldeak, bikoteak eta familiak haurrekin. Aipagarria da, gainera, geroz eta eskualdeko jende gehiagok azaltzen duela interesa bisita hauekiko. Kasu horietan, Irungo eta Hondarribiko bisitariek Xantalen ermita barrutik ezagutu ahal izan dute.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting