Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Irungo EAJk Euskara Aholku Batzordea deitzea eskatu du PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Ostirala, 2019(e)ko urria(r)en 04-(e)an 18:48etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoam el viernes día 4 de Octubre de 2019.

Irungo EAJk Euskara Aholku Batzordea deitzea eskatu du

Irundarrek euskara “lehen mailako hizkuntza” izatea merezi dutela adierazi zuen Iridoy bozeramaileak
Viernes, 4 de Octubre de 2019 - Actualizado a las 06:04h
IRUN- Xabier Iridoy, Irungo EAJko bozeramailea, eta Josune Gomez, taldeko zinegotzia, eta orain dela bi urte Gazteria, Hezkuntza eta Euskarako ordezkaria zena, San Juan plazako CBA gunera gerturatu ziren atzo, euskarak Irunen eta irundarren egunerokotasunean duen garrantzia azpimarra-tzeko asmoz, baita hirian hizkun-tza sustatzen lagundu lezaketen proposamenak helarazteko ere.
“Euskararen sustapena betidanik izan da gure Udal taldearen lehentasunetako bat. Tamalez, urteotan Irungo udal gobernuak euskara bigarren mailako hizkuntza gisa hartzea eta gutxiestea, ohikoa izan da”, zioen Iridoyk. Egoera horren aurrean EAJk hausnarketa bat egin duela jakitera eman zuen bozeramaileak, hirian aurrera eramaten ari diren ekimenak eta planak analizatuz eta hauei hobekuntzak proposatzeko asmoz.
Horretarako taldeak udaleko Euskara arloak 2018-2022ko epealdirako Euskararen Erabilera Normalizatzeko Planaren VI. Plangintzaldirako landutako proposamen txostena aztertu du. “Ezer baino lehen, gure iritziz VI. Plangintza jada indarrean izan beharko litzakeen plana dela adierazi nahiko nuke. Irunek behar azpimarragarriak ditu euskararen arloan, eta aurrera pauso urriak ikusten ditugu”, jarraitu zuen Gomezek bere aldetik.
HOBEKUNTZAK Beraz, azken hilabeteetan taldeak hainbat “proposamen erakargarri” osatu eta landu ditu, baina hobekuntza horiek udal plangintzan sartu ahal izateko Udalak Euskara Aholku Ba-tzordea deitu behar du. “Plangintza onartu edo martxan jarri baino lehen, oposizioko Udal Taldeei proposamen eraikitzaileak egiteko aukera emango digun Euskara Aholku Batzordea dei-tzea eskatzen dugu Irungo EAJtik”, zioen Iridoyk.
Azkenik, Irungo EAJren euskara sustatzearen eta hizkuntza berdintasuna berma-tzearen aldeko apustua azpimarratu zuen bozeramaileak, eta bide horretan errekurtsoak eta borondate politikoa beharrezkoak direla nabarmendu zuen. “Gu prest gaude elkarlanean guztiekin aritzeko, hizkun-tza berdintasuna gauzatzeko eta neurri egokiak bultzatzeko”, amaitu zuen Iridoyk. - J.G.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting