Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
'Mintzalaguna' eta 'Elkarrizketariak' egitasmoen izen-emate epea urriaren 7tik 15era irekiko da PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Ostirala, 2019(e)ko urria(r)en 04-(e)an 19:01etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Diario Vasco,el viernes día 4 de Octubre de 2019.

'Mintzalaguna' eta 'Elkarrizketariak' egitasmoen izen-emate epea urriaren 7tik 15era irekiko da

M. A. I.IRUN. 'Viernes, 4 octubre 2019, 00:38
Elkarrizketariak' eta 'Mintzalaguna' egitasmoetan parte hartzeko izen-emate epea urriaren 7tik 15era egongo da irekita.
'Elkarrizketariak' egitasmoa oraindik maila oso altua ez duten hiritarrei zuzendua dago, hau da, B1 arteko maila dutenak. 'Elkarrizketariak' euskaraz mintzatzeko gunea da, aukera ematen duena, kasu berean dagoen jendearekin bat eginik eta maila horretara egokitzen dituen mintza saio eta tailerrak bideratzen dituen talde batek gidatuta. Hilean bi saio egiten dira, hamabostean behin, eta mintza saioak nahiz tailerrak antolatzen dira, euskararen munduan hasiera-hasieratik euskaraz aritzeko aukera izateko.
'Mintzalaguna' egitasmoa B1tik gorako maila duten hiritarrei zuzendua dago. Egitasmo honetan, 5-6 laguneko taldeak osatzen dira, euskal hiztuna den lagun bat, taldea dinamizatzen duena eta gainerakoak, euskara praktikatu nahi dutenak, euskaraz arituz. Astean behin biltzen dira.
Helburu nagusia euskaraz hitz egitea da, beraiek erabakitako tokian eta orduan biltzen dira ikasturtean zehar gainera. Zerbait hartu, paseo bat eman, edozein ekintza egiten dute, baina beti euskaraz eta giro onean. Askorentzat, lagun euskaldunak egiteko modua ere bada, taldetik kanpo ere euskaraz bizitzeko aukera zabaltzen dute. Adin guztietako jendea biltzen da taldeetan.
Informazio gehiago Irungo Udaleko Euskara Arloaren atarian www.irun.org/euskara. Hilaren 15a arte eman daiteke izena webgune horretan bertan.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting