Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
«Irundarrek euskara lehen mailako hizkuntza izatea merezi dute» PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Ostirala, 2019(e)ko urria(r)en 04-(e)an 19:29etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Conecta Bidasoa,el jueves día 3 de Octubre de 2019.

«Irundarrek euskara lehen mailako hizkuntza izatea merezi dute»

Irungo EAJk, Udalaren Euskararen Erabilera Normalizatzeko Planari hobekuntzak atxiki ahal izateko, Euskara Aholku Batzordea deitzeko eskatu du
43
0
Josune Gomez eta Xabier Iridoy. / Irungo EAJ
Xabier Iridoy, Irungo EAJko bozeramailea, eta Josune Gomez, taldeko zinegotzia, eta orain bi urte Gazteria, Hezkuntza eta Euskarako ordezkaria, San Juan plazako CBA gunera gerturatu dira, Euskarak Irunen eta irundarren egunerokotasunean duen garrantzia azpimarratzeko asmoz, baita hirian hizkuntza sustatzen lagundu lezaketen proposamenak helarazteko ere. «Euskararen sustapena betidanik izan da gure Udal taldearen lehentasunetako bat. Tamalez, urteotan Irungo udal gobernuak euskara bigarren mailako hizkuntza gisa hartzea eta gutxiestea, ohikoa izan da. Egoera honen aurrean, gure taldeak gertakari honen inguruan hausnarketa bat egin du eta Udalean aurrera eramaten ari diren ekimenak eta planak analizatu ditu, hauei hobekuntzak proposatzeko asmoz», adierazi du Xabier Iridoyk.
Honen harira, hirian euskararen inguruan ematen diren pausoak aztertzeko eta hobetzeko helburuarekin, Irungo EAJk udaleko Euskara arloak 2018-2022ko epealdirako Euskararen Erabilera Normalizatzeko Planaren VI. Plangintzaldirako landutako proposamen txostena aztertu du. «Ezer baino lehen, gure iritziz VI. Plangintza jada indarrean izan beharko litzakeen plana dela adierazi nahiko nuke. Irunek behar azpimarragarriak ditu euskararen arloan, eta aurrera pauso urriak ikusten ditugu. Txostena esaterako pasaden abuztu hasieran jaso genuen. Zabala eta sakona da, bai, baina hau irakurri eta aztertu ondoren, bertan agertzen diren proposamenak hobetu daitezkeela iruditzen zaigu», azpimarratu du Gomezek. «Hilabeteotan gure taldea lanean izan da, eta hainbat proposamen erakargarri eta osatu landu ditugu. Udalak ordea, dokumentua helarazi zuenetik ez du aurrera pausorik eman. Esaterako oraindik ez du Euskara Aholku Batzorderik deitu. Ondorioz, gure udal taldeak ezin izan ditu ekarpenak egin ezta Planarekiko zalantzak plazaratu ere ez».
Horregatik, egoera honen aurrean, «plangintza onartu edo martxan jarri baino lehen, oposizioko Udal Taldeei proposamen eraikitzaileak egiteko aukera emango digun Euskara Aholku Batzordea deitzea eskatzen dugu Irungo EAJtik», eskatu du Iridoyk. «Irunek, euskara behar bezala zainduko eta sustatuko duen plan osatuena merezi du, ez kalean soilik baita udalean bertan ere. Eta horretarako, hainbatetan azpimarratu dugun elkarlana beharrezkoa da. Denon artean, desberdinen artean, osatutako Plana garatu beharko luke udalak, proposamen ugariak eta berritzaileak jasotzen dituena».
“Gure herriko eta udaleko euskararen egoeraren inguruko ezagutza duen taldea da EAJ. Bere lerro estrategikoetan Euskara betidanik kontuan izan duena. Are gehiago, aurreko legealdian, Gobernuan izan ginen, ni neu izan nintzen Euskara Arloko ordezkaria. Urte horietan, bigarren mailan zegoen arloa argitara atera eta ekimen berri eta baikorrak martxan jarri genituen elkarlanaren bitartez. Horregatik, egun udal gobernuak euskararekiko duen jarrerak eta sustapen ekimen berrien garapen erritmoak kezkatzen gaitu. Aurreko legealdian egindakoak, aurrera egin beharrean atzera egiteko arriskua ikusten dugu”, esan du Josune Gomezek.
Azkenik, Irungo EAJk euskara sustatzearen eta hizkuntz berdintasuna bermatzearren aldeko bere apustua azpimarratu du, eta bide horretan errekurtsoak jartzea eta borondate politikoa izatea beharrezkoak direla esan du. «Gu prest gaude elkarlanean guztiekin aritzeko, hizkuntza berdintasuna gauzatzeko eta neurri egokiak bultzatzeko. Horregatik, aurrera pausoak eman ahal izateko, Udalari datozen egunotan Euskara Aholku Batzordea deitzeko eskatzen diogu», amaitu du esaten Iridoyk.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting