Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Saio parte-hartzailea eskainiko dute Loidi bekaren onuradunek PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Larunbata, 2019(e)ko urria(r)en 05-(e)an 09:15etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el sábado día 5 de Octubre de 2019.

 

Saio parte-hartzailea eskainiko dute Loidi bekaren onuradunek

Egindako lana elkarbanatu eta ekarpenak jaso nahi dituzte Maialen eta Unai Oiartzunek, urriaren 8an CBAn 19.00etan

Sábado, 5 de Octubre de 2019 - Actualizado a las 06:04h

Maialen eta Unai Oiartzun, Loidi bekaren onuradunak.

Maialen eta Unai Oiartzun, Loidi bekaren onuradunak. (J.G.)

Maialen eta Unai Oiartzun, Loidi bekaren onuradunak.

IRUN- Euskarazko irakurzaletasuna Irungo Udal Liburutegian ikerketaren inguruko parte-hartze saio irekia antolatu dute Maialen eta Unai Oiartzun 2018ko Jose Antonio Loidi bekaren onuradunek, Irungo Udaleko Euskara arloaren eskutik. Urriaren 8an izango da, 19.00etan San Juan plazan dagoen CBA liburutegiko Loidi aretoan. Azterlanak utzitako hainbat datu esanguratsu aurkeztuko dituzte Oiartzun anai-arrebek, parte-har-tzaileei hitza eman aurretik.

Datuek iradokitzen dutenaren arabera, euskarazko irakurzaletasunaren edo berau sustatzeko proposamenen inguruko ekarpenak biltzea da saioaren helburua. “Egindako lana elkarbanatu nahi genuke, interesa duen edonoren iritzi, hausnarketa edo proposamenekin aberasteko”, azaldu dute bekadunek.

Liburutegiko funtsari, maileguei, jarduerei eta erabiltzaileen profilari buruzko datu kuantitatiboak bildu eta landu dituzte Maialen eta Unai Oiartzunek azken hilabeteetan, zeharkako informazio-iturrien bidez lortutako bestelako datuekin. Ikerketaren alde kualitatiboari dagokionez, irundarrekin eta liburutegiko erabiltzaileekin elkarrizketak egin dituzte, eta herritarren ekarpenak ere kontuan hartu nahi lituzkete. Horretarako, urriaren 8ko saioan parte hartzera gonbidatu nahi dituzte herritarrak. - J.G.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting