Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Irun Irutenek hitzarmenak zeuzkan betebehar guztiak ez zituela bete dio San Martinek PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Viernes, 26 de Octubre de 2012 11:15

 

Noticia publicada en Diario Vasco sección Bidasoa ,el viernes día 26 de Octubre de 2012.

 

 

IRUN

Irun Irutenek hitzarmenak zeuzkan betebehar guztiak ez zituela bete dio San Martinek

Euskara elkarteak eta Bilduk esandakoari hainbat baieztapen erantsi dizkio zinegotziak

26.10.12 - 01:17 -

 

 

 

 

 

Fernando San Martin Euskarako ordezkariak azalpen batzuk egin nahi izan ditu Irun Iruten elkarteak egin zuen agerraldi publikoaren harira. San Martinek elkarte horrek urteotan egindako lana eskertu du. Hala ere, ordezkariak «atsekabea» agertu du esan berri dutenarekin: «Udal honek tratu adeitsua izan du elkarte horrekiko, eta urte askotan izan du konfidantza Irun Irutenen gestio-gaitasunean. Hain zuzen, elkartearen ia jarduera guztia Euskara arloan jada bazeuden edo diseinatu diren hainbat programek osatu dute, gero Irun Irutenek gauzatzen zituenak, hitzarmen bidez edo kontratazioz». Euskarako ordezkariak uste du «arazoa izan litekeela, hain zuzen Irun Irutenek ia jarduerarik ez duela garatu Udaletik aparte».

Fernando San Martinek Bildu udal taldeari ere erantzun nahi izan dio, «Bilduk zalantzan jartzen baitu udalak euskararen alde eta Biziberritzeko Plana garatzearen alde egindako apustua. Egiten ziren jarduerak aurrerantzean ere egingo dira, horien gestioa elkarte horrek gauzatu ez arren».

San Martinek beste gai bat ere argitu nahi izan du; hain zuzen, «Irun Irutenekiko hitzarmenaren zenbatekoaren murrizketa, zeinean krisiak baino zerbait gehiagok ere eragin baitu». Euskarako arduradunak adierazi du arlotik «behin baino gehiagotan» ohartarazi ziotela Irun Iruteni «bere obligazioak ez zituela betetzen, eta, gainera, aurretik hitzartutako jarduerak ere egin gabe utzi izan dituela horregatik. Ondorioz, jarduera horiek ez dira ordaindu».

«Irunen badira beste elkarte batzuk euskara sustatzeko; beraz, legez ezin da hitzarmenik egin elkarte bakar batekin, parte-hartzerik baldin badago; hots, ezin ditugu batzuk diruz lagundu eta beste batzuk ez, jarduera-mota berberagatik». Elkarteko batzordeak adierazitakoaren aldean, aurten, hitzarmen bat sinatuko da, baina balio jakin bat izango du, zeren elkarteak berak eskatu baitu haren indarraldia irailaren 30ean amaitzea.

Irun Irutenen aldetik iruzkin «ez oso zuzenak egin dira kontratazio publikoei dagokienez», adieraziz Udalak kalitatea sakrifikatzen duela prezioa lehenetsiz, eta Fernando San Martinek ñabartu du berriz esanez «ez dela egia prezioa bakarrik baloratzen dela, beti baloratzen baita proiektu teknikoa, eta batzuetan, prezioari baino balio handiagoa emanda».

San Martinek atsekabea agertu du «gai honetan gure hirian urte askotan izan dugun isileko bat-etortzea hautsi delako, hala nola, euskara ez erabiltzea arma gisa», eta zuzenean aipatzen du «Bildu, gai erabat administratibo bat aprobetxatu nahi baitu adostasun handiz egin den lan guztia bertan behera botatzeko aukera bihurtzeko».

 

Última actualización el Viernes, 25 de Enero de 2013 12:23
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting