Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Txingudiko Zerbitzuek saneamendu sarea ezagutaraziko dute PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Miércoles, 06 de Noviembre de 2019 10:19

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el miércoles día 6 de Noviembre de 2019.

Txingudiko Zerbitzuek saneamendu sarea ezagutaraziko dute

Azaroaren 18 eta 19an zehar elkarte eta eskolei zuzendutako bisita gidatuak eskainiko ditu Exporetrete erakusketan
Miércoles, 6 de Noviembre de 2019 - Actualizado a las 06:03h
IRUN- Komunaren Munduko eguna dela eta, Txingudiko Zerbitzuek saneamendu sare egokia izatea zein garrantzitsua den pertsonen osasunerako zein ingurumenerako azpimarratu nahi du. Helburu horrekin, azaroaren 18 eta 19an Irungo San Juan Plazan Exporetrete erakusketa egongo da ikusgai. Erakusketa honen bitartez gizartearen sektore ezberdinak sentsibilizatzea lortu nahi da.
“Egun, saneamendu sarearen erabilpen desegokia arazo larria da gure artean”, diote Txingudiko Zerbitzuetatik, “izan ere sarritan sarea hondakinen edukiontzia balitz bezala erabiltzen” delako.
Horren harira, Txingudiko Zerbitzuek panel informatibo, joko eta bideoz osatutako erakusketa bisual eta dinamikoa antolatu du gizartea sentsibilizatzeko eta eskualdeko saneamenduaren errealitatearen berri emateko.

Bisita libreez gain, 10 eta 30 pertsona bitarteko taldeentzat bi bisita formatu ezberdin eskainiko ditu;horietako batean ingurumen hezitzaileak erakusketaren edukia azalduko du eta eskoletara zuzenduta bisitan, galdera-erantzun joko erraz baten bidez, ingurumen hezitzaileak bisita dibertigarria eskainiko du. Bi kasutan bisita doakoa izango da eta 60 minutuko iraupena izango du gutxi gorabehera. - J.G.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting