Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Hiriko merkataritzari bultzada emateko fidelizazio txartela sortu du Bidashop-ek PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Miércoles, 06 de Noviembre de 2019 12:10

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el martes día 5 de Noviembre de 2019.

Hiriko merkataritzari bultzada emateko fidelizazio txartela sortu du Bidashop-ek

Doako fidelizazio txartelak kaleratuko dituzte. Txartelarekin, bezeroek euroak pilatuko dituzte, ondoren nahi bezala trukatzeko.
Atzo aurkeztu zuen dinamika udalak, hiriko zenbait merkatarirekin batera egindako agerraldian.
Irungo merkataritza indartzeko proposamen berriak aurkeztu ditu Bidashop elkarteak. Irungo Udalarekin elkarlanean, bi proiektu prestatu dituzte datozen asteei begira. Lehena, Behobia lasterketarekin lotu dute; bigarrena aldiz, orokorragoa izango da, epe luzekoa.
Lehenik, Black Running egitasmoa aurkeztu dute. Hala, datorren larunbatean (hilak 9), Behobiako lasterketaren atarian, eskaintza bereziez gozatzeko aukera izango dute irundarrek. 50 bat dendatan, %10eko deskontua izango dute produktu askok. Establezimendu horiek identifikatzeko, Black Running kartela jarriko dute. Denda guzti horiek, ‘Emozioa Irunen hasten da’ kanpainan ere parte hartuko dutela jakinarazi dute udaletik.
Era berean, doako fidelizazio txartelak kaleratuko dituztela jakinarazi dute. Txartelarekin, bezeroek euroak pilatuko dituzte, ondoren nahi bezala trukatzeko. Egitasmo honetan ere 50 bat komertziok hartuko dute parte. Txartela fisikoa izango da, baina sakelekorako aplikazio bat ere izango dela zehaztu dute antolatzaileek.
Egitasmoan parte hartzeko interesa duten dendek, helbide honetara idatziz izena eman dezakete. Bestalde,   webgune honetan egitasmoaren xehetasun guztiak eskuragarri daude.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting