Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Etnia ezberdinetako emakumeek apainduko dituzte Martindozeneako hormak PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Osteguna, 2019(e)ko azaroa(r)en 07-(e)an 12:26etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

 

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el miércoles día 6 de Noviembre de 2019.

Etnia ezberdinetako emakumeek apainduko dituzte Martindozeneako hormak

Alaia Gaztelumendi oiartzuarraren 'Ikusezinak' erakusketa inauguratuko dute larunbatean Martindozenea Gaztelekuan.
Garikoitz C. Murua, Rebeca Gonzalez udaleko ordezkaria eta Gaztelumendi, gaur, Martindozenean.
Alaia Gaztelumendi oiartzuarraren azken sorkuntzak ikusteko interesa dutenek, aukera paregabea izango dute Irunen, Gazteartean Expo programaren azken proposamenari esker. Datorren larunbatean (hilak 9) zabalduko dute Ikusezinak erakusketa Martindozenea Gaztelekuan, eta abenduaren 14ra bitarte bisitatzeko aukera izango da.
Etnia ezberdinetako emakumeak bildu ditu Gaztelumendik azken erakusketan. Martindozenea Gaztelekuko Garikoitz C. Muruak azaldu duenez, “gizarte mezu indartsua” du oiartzuarraren obrak. Orotara, 10 artelan zintzilikatu dituzte gaztelekuaren hormetan. “Borrokalari nekaezin hauek, edertasunaren, gizarte zein naturaren oreka eta antzinako ezagutza dira”, dio artistak.
Material ezberdin ugari erabili ditu azken sorkuntzetarako; “teknika mixtoa” erabiltzen du. Hala, gouche akuarela mota koloreko arkatzekin konbinatu du, dena eskuz egin duelarik.
Erakusketaren inaugurazioa larunbatean izango da, 19:00etan. Inaugurazioarekin batera, tailer berezia eskainiko du Gaztelumendik.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting