Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Beira birziklatzeko kanpaina berria bihar hasiko da eskualdean PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Lunes, 11 de Noviembre de 2019 10:03

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el domingo día 10 de Noviembre de 2019.

Beira birziklatzeko kanpaina berria bihar hasiko da eskualdean

Txingudiko Zerbitzuakek ostalaritza-establezimenduak bisitatuko ditu alor horretarako udal araudiak azaltzeko
Domingo, 10 de Noviembre de 2019 - Actualizado a las 06:04h
IRUN-HONDARRIBIA- Txingudiko Zerbitzuakek kanpaina berria abiarazi du eta honen baitan bihartik aurrera Irun eta Hondarribiko ostalaritza-establezimenduak bisitatuko ditu beirazko ontzien birziklapena sustatzeko eta udal ordenantzek alor horretarako aurreikusitako betebeharren berri emateko.
Leire Zubiturrek, erakunde publikoko gerenteak, “ostalarien kolaborazioa ezinbestekoa” dela “eskualde jasangarriagoa izan nahi badugu” nabarmendu du aste honetan. “Beirazko hondakinaren zati garrantzitsuena ostalaritzatik dator, zehazki %52. Hori dela eta, sektore honek berebiziko garrantzia du frakzio honen gaikako bilketan”, jarraitu zuen Zubiturrek.
“Irun eta Hondarribiako bizilagunen esfortzuari esker”, diote Txingudiko Zerbitzuaketik, “urtez urte handituz doa eskualdeko birziklapen tasa”. 2018an %51,26koa lortu zen, Europak 2020rako ezarritako %50eko helburua gaindituz. Hala eta guztiz ere “oraindik hobetzeko tarte handia” dagoela azpimarratu zuen Zubiturrek.
Kanpaina berriaren helburua eskualdean bildutako beira-ontzien kopurua handitzea da eta horretarako datozen asteotan Txingudiko Zerbitzuakeko langile akreditatuek Irun eta Hondarribiko ostalaritza establezimenduak bisitatuko dituzte, alde batetitk, beirazko hondakinen gaikako bilketa egokia egiteko informazioa eta baliabideak errazteko, eta bestetik, hondakinen kudeaketa egokiaren inguruan udal ordenantzek zehazten dituzten betebeharrak gogorarazteko. - J.G
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting