Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Munduko eraikin ezagunenei tokia egin diete CBA liburutegian PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Martes, 12 de Noviembre de 2019 13:02

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el lunes día 11 de Noviembre de 2019.

Munduko eraikin ezagunenei tokia egin diete CBA liburutegian

Hilaren 30era bitarte, Iñigo Lagarde irundarraren azken obra ikusteko aukera izango da. Puzzlez osatutako 3D itxurako miniatura ugari daude ikusgai.
Eiffel dorrea, CBAn ere.
Azaro honetan, munduko eraikin ezberdinek apainduko dituzte CBA Udal Liburutegiko apalategiak. Izan ere, Iñigo Lagarde irundarraren Munduko arkitektura erakusketa zabaldu berri dute; hilaren 30era bitarte zehazki.
Mundu osoko eraikin ezagunak puzzlez osatutako maketa formatuan bildu ditu, 3D itxurako miniaturetan. Horien artean, Parisko Eiffel dorrea, Erromako koliseoa edota New Yorkeko Empire State eraikina aurki daitezke. Orotara, hogei bat eraikin bildu ditu.
Erakusketa bisitatzeko interesa dutenek, astelehenetatik ostiraletara (9:00etatik 20:00etara) eta larunbatetan (9:00etatik 13:00etara) aukera izango dute.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting