Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
[Galeria] Euskal Tsunamia sortu dute ehunka gurpildun barraskilok PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Asteazkena, 2019(e)ko azaroa(r)en 13-(e)an 12:42etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el miércoles día 13 de Noviembre de 2019.

[Galeria] Euskal Tsunamia sortu dute ehunka gurpildun barraskilok

Tsunami Democratic-ek egindako deialdia jarraituta, ehunka gidari abiadura motelean joan dira AP8 autobidetik. Beste errepidetan ere eragina izan du.
Euskal Tsunamia. Horrela deitu diote gaur AP8 autobidean sortu denari.
Tsunami Democratic-en desobedientziaren olatua Euskal Herriko errepideetaraino iritsi da.
Bolbora bezala hedatu da autoak hartzeko deialdia, sare sozialetatik. Euskal Herriko hainbat txokotan deialdiak egin dituzte, Donostiako Garbera merkatalgunean elkartu —500 bat ibilgailu zenbatu dituzte—.
Han, AP8 errepidea hartuta, Biriatuko muga kolapsatzeko. Gauza bera egin nahi izan dute beste noranzkoan, eta Ipar Euskal Herriko hainbat lagunek Urruñan jarri dute zita.
AP8ko trafikoa ez da arina izaten, eta Tsunami Democratic-ek egindako deialdia baino ordu erdi lehenago —17:30ean, alegia—, bost kilometroko auto ilarak zeuden AP8an.
Barraskilo Operazioak, baina, erretentzioak are gehiago handitu ditu: Eusko Jaurlaritzak adierazi duenez, 11 kilometroko auto-ilara zegoen AP8 errepidean. Autobideko ilarek, noski, eragina izan dute beste errepide batzuetan: Pasai Antxoko, Errenteria-Oreretako, Lezoko edo Irungo hiriguneetan protesta baketsuaren eragina nabaritu da. Gainera, Bigarren Gerrikoa deitzen zaion errepidean ere eragina izan du gaurko protestaldiak.

Muga, basamortu

Oiartzungo ordainlekuaren ondoren hastekoa zen protesta, abiadura motelean joanda. Batek baino gehiagok, gainera, denboraren poderioz pilatzen diren kobre koloreko txanponak baliatu ditu bidesaria ordaintzeko.
Bi estatuen arteko mugara iritsi aurretik, poliziek trafikoa desbideratu dute Nafarroarako errepide aldera. Biriatuko ordainlekua, beraz, hutsik geratu da, ezohiko irudia emanez. Horrek, gainera, desbideraketa egin duten bideak autoz gainezka utzi ditu.
Auto batzuetan zihoazen pertsonak identifikatu dituzte, eta horregatik, antolatzaileek sare sozialen bitartez eskatu dute eraman dituzten ikurrak —esteladak, ikurriñak, presoen etxeratzearen aldeko banderak…— gordetzeko.
Momentu batean, Frantziako estatuko matrikula zeramaten autoei bakarrik utzi diete pasatzen, eta kamioiak pixkanaka hasi dira pasatzen. Lapurditik Gipuzkoarako noranzkoan etena nabarmena zen. Atzo jai eguna izan zenez, kamioi kopurua ohi baino handiagoa izan da.
Barraskilo operazioa hasi eta bi ordu eta erdira, normaltasuna oraindik ez da iritsi. Batzuek, badaezpada ere, janaria eraman dute, asfalto hezearen hotza goxatze aldera. Euskal Tsunamia deitutakoaren aparra ez da berehalakoan desagertuko.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting