Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Bosgarren Irun Open Innovation jardunaldiak Ficoba hartuko du astelehenean PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Ostirala, 2019(e)ko azaroa(r)en 22-(e)an 11:37etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el jueves día 21 de Noviembre de 2019.

Bosgarren Irun Open Innovation jardunaldiak Ficoba hartuko du astelehenean

Hiriko ekonomia eta merkataritzari aplikatutako berrikuntzaren garapena izango da bosgarren edizioaren ardatz nagusia.
Ficoba
Datorren astelehenean (hilak 25) Ficoba erakustazokan berrikuntzaren munduko aditu ugari bilduko dira. Izan ere, bosgarrenez jarraian, Irun Open Innovation jardunaldia egingo dute, Irungo Udalaren, Irun Ekintzan-en eta InnoBasque agentziaren egitasmoz.
Enpresako berrikuntzarekin zerikusia duen jardunaldia izango da, baina zehazki, bosgarren edizioaren ardatz nagusia hiriko ekonomia eta merkataritzari aplikatutako berrikuntzaren garapena izango dela zehaztu dute antolatzaileek. “Jardunaldi honekin tokikotik harantz joan nahi da, hiriko merkataritzaren eta ekonomiaren esparruan Irun berrikuntzaren mapan finka dadin”, adierazi du Irungo Udaleko Ekonomiako ordezkari Miguel Angel Paezek.
Bertaratutakoek sektorean sortzen diren erronkei berrikuntzaren bidez nola aurre egin eta horretarako zer nolako tresnak erabili ikasiko dute. Horretarako, Euskal Herriko zein estatu mailako profesionalak bilduko dira mahai-inguru ugaritan, euren esperientziak elkarbanatzeko.
Jardunaldian parte hartzeko interesa dutenek jada izena eman dezakete, helbide honetara idatziz edo 943 505 338 telefono zenbakira deituz. 9:00etan ekingo diote jardunaldiari, eta orotara, bost orduko iraupena izango du. Programa osoa, lotura honetan eskuragarri dago.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting