Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Be Veggie azoka, "geratzeko iritsi da" PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Martes, 10 de Diciembre de 2019 10:45

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el lunes día 9 de Diciembre de 2019.

Be Veggie azoka, "geratzeko iritsi da"

Lehen edizioaren inguruko balorazio oso positiboa egin dute antolatzaileek. "Beganismoaren sektoreak elkargune bat behar zuen, eta hori aurkitu du".
7.000 bisitari inguru jaso ditu asteburuan.
Be Veggie azokari esker beganoen gune nagusi bilakatu da asteburu batez Ficoba erakustazoka. Ostiraletik igandera bitarte egin dute, lehenengoz, eta antolatzaileek diotenez, harrera bikaina izan du. “Sektoreak elkargune bat behar zuen, eta hori aurkitu du. Azoka geratzeko iritsi da”.
Datuei erreparatuta, 7.000 bisitari inguru jaso ditu azokak eta bisitarien %85ak “positiboki” baloratu duela diote antolatzaileek. Erakusleek ere balantze oso positiboa egin dutela diote, “antolatzaileak publikoki txalotuz”. Hortaz, jada bigarren edizioan pentsatzen hasi dira antolatzaileak.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting