Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Euskara, generoa eta umorea bildu dituzte 'Bakean dagoenari bakean utzi' obran PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Ostirala, 2019(e)ko abendua(r)en 06-(e)an 10:50etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza , el jueves día 5 de Diciembre de 2019.

 

Euskara, generoa eta umorea bildu dituzte 'Bakean dagoenari bakean utzi' obran

Gaur eskainiko dute Mirari Martiarenak eta Idoia Torregaraik euren azken obra. 19:30tan hasiko dute emanaldia.

Atzo Agurainen eskainitako emanaldian ateratarako irudia.

Euskara, generoa eta umorea uztartuko dituzte gaur Amaia Kultur Zentroan. Izan ere, Bakean dagoena bakean utzi antzezlana eskainiko dute gaur 19:30tatik aurrera Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai artistek.

Obran sei bakarrizketa aurkeztuko ditu bikoteak, eta horietan euskalkiak, onomatopeiak, amatasuna, gorpuztasuna eta kristalezko sabaia bezalako gaiak landuko dituzte, ordubete inguruko emanaldian. “Elkarrekin lotzen diren elkarrizketek osatzen dute Bakean dagoenari bakean utzi ikuskizuna. Egunerokotasunetik eta jolasetik, euskara eta generoari buruzko hainbat kontu aletzen saiatzen dira, betaurreko umoreak jantzita”, diote sortzaileek Facebook-eko kontuan.

Emanaldia Gaurko Andreak Berdintasunaren Alde elkarteak antolatu du. Sarrera guztiz doakoa izango da.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting