Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Inoiz baino bisitari gehiago jaso ditu aurten Lapurriturrik PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Jueves, 12 de Diciembre de 2019 10:28

 

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el miércoles día 11 de Diciembre de 2019.

Inoiz baino bisitari gehiago jaso ditu aurten Lapurriturrik

Aurtengo denboraldiaren inguruko balorazio oso positiboa egin dute udalak eta Behemendi elkarteak. 1.652 bisitari jaso ditu 2019 urtean zehar.
2019an zehar 7 irteera handi antolatu dituzte.
Aiako Harriko Lapurriturri Informazio Puntuak bisitari kopuruaren errekorra hautsita amaitu du aurtengo denboraldia. 1.500 lagun baino gehiagok bisitatu dute; azken hamar urteetan izan duen bisitari kopuru handiena izan du azken hamabi hilabeteotan.
Borja Olazabal udaleko ordezkariak eta Mikel Zendoia Behemendi elkarteko teknikariak egin dute 2019ko balorazioa. Datuei erreparatuta, egunean 32,4 lagun gerturatu dira informazio puntura, eta urte osoan, 1.652 lagun pasatu dira informazio puntutik. «Gero eta jende gehiagok erabiltzen du, eta sentsazioak ere egunetik egunera hobeagoak izaten ari dira», adierazi du Olazabalek.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting