Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Argazkilaritza ikastaro batekin emango dio IAEk hasiera urteari PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Jueves, 09 de Enero de 2020 10:37

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el miércoles día 8 de Enero de 2020.

Argazkilaritza ikastaro batekin emango dio IAEk hasiera urteari

OTSAILAREN 6EAN HASI ETA APIRILAREN 3AN BUKATUKO DA ETA IZENEMATEAK URTARRILAREN 28RA ARTE EGIN DAITEZKE

08.01.2020 | 06:24

IRUN - Urte berriarekin batera Irungo Argazkilaritza Elkarteak (IAE) ikastaro berri bati emango dio hasiera. Interesa duten pertsonek argazkilaritzaren oinarriak ikasteko aukera izango dute; hau da, kameren erabileraren eta argazki moldaketaren oinarriak. Kontzeptuak modu atseginean irakasteaz gain, IAEren helburua ikasle guztiek partekatzen duten zaletasun hau zabaltzea da.
Hiru hamarkada baino gehiago daramatzate IAEko bazkideek, beren borondatez eta gogo biziz ikastaroko ikasleei argazkilaritzari buruzko ezagutzak eta esperientziak helarazten. Ildo horretan, elkartetik diotenez, urtez urte ikasleek beren postazuna erakusten dute, bai lorturako ezagutzagatik, bai bizipen partekatuengatik.
Klaseak IAEren lokalean (Izaga kalea, 7) izango dira, 19.30etik 21.30era, astearte eta ostegunetan. Bertan, elkarteak landutako ikaskuntza programan jasotako argazkilaritza-kon-tzeptuak transmitituko zaizkie ikasleei. Gainera, bi asteburutan (larunbateko edo igandeko txandetan) talde-praktikak eta estudioko argazki klaseak antolatuko dira, hurrenez hurren. Egun batzuk geroago, hainbat saiotan, asteburuetan jasotako argazkien aukeraketa bat erakutsiko da lokalean, horiek aztertzeko eta taldeka azaltzeko. Horrez gain, ikasgaien berrikusteak egiteko saio batzuk egingo dira, non irakasleek gaiei buruzko zalantzak argituko dituzte.
Ikastaroaren prezio osoa 100 eurokoa da eta ikasle bakoitzari emango zaion eskuliburua barne hartzen du. Kopuru hori matrikula egiterakoan ordainduko da. Ikastaroan matrikulatzeko gutxieneko adina 18 urtekoa da. Plazak mugatuak dira eta izen-ematearen ordenaren arabera esleituko dira.
Izen-emateak urtarrilaren 28ra arte egin daitezke, bai IAEren lokalean, astelehenetan, 19.30etik 21.00etara, edo hurrengo posta elektronikoaren bidez: Esta dirección electrónica esta protegida contra spam bots. Necesita activar JavaScript para visualizarla . - J.G.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting