Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Klase magistrala Udal Marrazki eta Pintura akademian PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Miércoles, 15 de Enero de 2020 11:29

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el domingo día 12 de Enero de 2020.

Klase magistrala Udal Marrazki eta Pintura akademian

DATORREN URTARRILAREN 18AN IZANGO DA IDOIA BERATARBIDE ARTISTA ETA ILUSTRATZAILEAREN ESKUTIK

12.01.2020 | 06:27

IRUN - Irungo Udal Marrazki eta Pintura akademiak (Reina Fabiola kalea, 28) ilustrazio tailer bat eskainiko du datorren urtarrilaren 18an, Idoia Beratarbide artistaren eskutik (Oiartzun, 1977). Beratarbidek disziplina artistiko desberdinak erabiltzen ditu: marrazkilaritza, ilustrazioa eta eskultura. "Masterclass honen bitartez bere unibertso poetikoaren barne sartuko gara", diote akademiatik. Tailerrak bi zati izango ditu: goizez Beratarbidek bere lanei buruz hitz egingo du, bere ilustrazioak eta lan tresnak erakutsiko ditu eta obra bat egingo du zuzenean, ikasleek artista lanean ikusi dezaten. Arratsaldez, ikasle bakoitzak ilustrazio bat egingo du Beratarbideren laguntzarekin. Izen-emateek 32,4 euroko prezioa daukate eta akademian bertan eta 606220417 edo 695752994 telefono zenbakien bidez egin daitezke. - J.G.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting