Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Irun eta Hondarribia berriz izango dira Fiturren PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Miércoles, 22 de Enero de 2020 11:09

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el miércoles día 22 de Enero de 2020.

Irun eta Hondarribia berriz izango dira Fiturren

AURTEN AURKEZTUKO DIRA, BESTEAK BESTE, TURISMO ETA JARDUERA NAUTIKOEN LIBURUXKAK ETA ESPERIENTZIA ENOGASTRONOMIKOAK

22.01.2020 | 06:28

IRUN-HONDARRIBIA - Irun eta Hondarribiko Udalak, Bidasoa Biziriken bidez, Madrilen egongo dira gaur eta datorren igandean, urtarrilak 26, bitartean egingo den Fitur Nazioarteko Turismo Azokan.
"Fitur sektoreko jardueren eta berrikuntzen erakusleihorik handiena da, eta, beraz, oso aukera ona da, bai turismoko profesionalei, bai bisitari potentzialei, Irun, Hondarribia eta inguruko zerbitzu eta balio historiko, ondarezko eta naturalari buruzko informazioa eskaintzeko", ziurtatu zuen atzo Miguel Ángel Páez Bidasoa Bizirik-eko presidenteak.
Horien artean aipatzekoa da promozio bideo berria, Irungo zein Hondarribiko irudiak erakusten dituena. Bi hiriek bisitariei eskain-tzen dizkieten baliabide guztiak erakustea du helburu bideoak, familia, bikote eta taldeei zein lan-bileren turismoari zuzenduta.
Azokan, lurraldeko eskaintza turistikoari buruzko informazio guztia jasotzen duten liburuxkak erakutsiko dira baita ere, berritu berri direnak, eta eskualdean egin daitezkeen jarduera nautikoen berri ematen duen liburuxka berria.
Musikarekin lotuta dagoen Erdi Aroko Hiri eta Hiribilduen Sare barruan kokatutako proiektu berria ere aurkeztuko dute, eta baita Erromatar Hirien Sarearen webgune sortu berria ere, datozen egunetan kaleratuko dutena. Alde horretatik, aipatzekoa da gaur egun Bidasoa Turismoaren webgunea berritzeko lanean ari direla. - J.G.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting