Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
EAJ-k bien arteko akordioa haustea leporatu dio Santanori PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Jueves, 23 de Enero de 2020 12:57

 

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el miércoles día 22 de Enero de 2020.

EAJ-k bien arteko akordioa haustea leporatu dio Santanori

PSE-EErekin sinatutako akordioaren harira, Elkarrekin Podemosen eta EH Bilduren «izaera taktiko eta itxurazko posizio politikoa» agerian geratu dela nabarmendu dute jeltzaleek.
Xabier Iridoy, Irungo EAJ taldeko bozeramailea.
Atzo arratsaldean Gipuzkoako EAJk Irungo 2020ko aurrekontuen gaineko irakurketa egin zuen, PSE-EEk Elkarrekin Podemos eta EH Bildurekin sinatutako akordioaren harira.
EAJren arabera, 2019an jeltzaleen eta sozialisten artean sinatutako akordioa hautsi du alderdi sozialistak, «adostutako araua izugarri urratuz». Era berean, Elkarrekin Podemosen eta EH Bilduren «izaera taktiko eta itxurazko posizio politikoa» agerian geratu dela nabarmendu dute.  Hala, Gipuzkoako Buru Batzarrak dioenez, Santano hautatu dute oposizioko bi alderdiek.
«Irunen gertatutakoak agerian uzten du ez zutela eta ez dutela Irungo EAJrekin inolako akordiorik nahi», gehitu dute EAJko kideek.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting