Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
«Aurrerapena eta ezkerreko politikak bermatzeko ezinbestekoak gara» PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Ostirala, 2020(e)ko otsaila(r)en 07-(e)an 13:10etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el jueves día 6 de Febrero de 2020.

«Aurrerapena eta ezkerreko politikak bermatzeko ezinbestekoak gara»

2020ko udal aurrekontuak onartzeko PSE-EErekin hitzartutakoaren gaineko irakurketa egin du Elkarrekin Podemos-Ezker Anitzak. Formazio moreari esker azken hamarkadetako «aurrekonturik aurrerakoienak» lortu direla diote.
Nuño eta Etxebeste, gaurko agerraldian.
2020ko udal aurrekontuen akordioen inguruko irakurketa egin du gaur Irungo Elkarrekin Podemos-Ezker Anitza taldeak. PSE-EErekin egindako akordioen gaineko iritzia eman dute Miren Etxebeste eta David Nuño zinegotziek.
Sozialisten aldeko boto horretara heltzeko bide luzea egin dutela nabarmendu dute, Irungo biztanleentzat «benetan onuragarriak izango diren neurri asko lotuz», azaldu du Etxebestek. Akordioan hitzartutakoaz harago, 2019ko kreditu aldaketan taldeak hitzartutako neurriak eta Irungo Udaleko tasa eta zergetan aurrera eramandako hobekuntzak eta konpromisoak ere akordioaren barruan txertatu dituztela gogoratu dute.
«Aurrekontuen zentzua ezkerrera mugitu bada ere, argi utzi nahi dugu 2020ko aurrekontua ez dela gure taldeak zerotik hasitako egingo lukeena», adierazi du idazkari nagusiak. Zuzenketak gogor borrokatu ostean, Irunek «aurrekontu sozialagoa, feministagoa eta ekologikoagoa » izango duela aldarrikatu dute gaurko agerraldian. Azken hamarkadetan hiriak izan dituen «aurrekonturik aurrerakoienak» lortu dituztela gehitu du Etxebestek.
Taldeak egindako eskakizun guztiak hiru ardatz nagusitan banatu dituztela azaldu dute: berdintasuna eta aniztasuna, ingurumena eta trantsizio ekologikoa, eta gizarte ongizatea eta justizia soziala. Hasieratik talde moreak defendatutako helburu berberekin aritu direla diote, finean, «irundarren aldarrikapenak entzuten, gure egungo etorkizuneko hiria hobetzeko».
Azken hilabeteotan udal gobernuak negoziazio esparrua zabaldu duela diote, ezkerrean kokatzen diren alderdien eskaerei erantzuteko ahaleginak egiten. «Baina ez dugu ahaztu behar udal gobernua nondik datorren eta zein izan diren bere lehentasunak azken urte hauetan, oso ezberdinak eta eskuinetik hurbilago hain zuzen ere», adierazi du Etxebestek. Ezkerrera egindako salto hori «osoko bilkuraren aritmetikak behartuta» egin duela leporatu diote Jose Antonio Santano alkateari. «Gu hemen egongo ez bagina, horrelako aurrekonturik ez legoke egongo udal honetan. Argi utzi dugu Irungo udalean aldaketa, aurrerapena eta ezkerreko politikak bermatzeko ezinbestekoak garela, eta gu gabe horrelakorik ezinezkoa dela», gehitu du idazkari nagusiak.
Jarraipen mahaia
PSE-EErekin adostutako proposamenak betetzen direla bermatzeko jarraipen mahai bat osatu dutela azaldu du gaurko agerraldian Nuñok. «Irundarren bizi baldintzak hobetzen direla ziurtatu nahi dugu, akordioan dauden neurriak zehaztuz».
Hilabetean behin bilduko dira jarraipen mahaian. Akordioarekin, bide berri bat hasi du talde moreak, beti ere hitzartutakoa bere osotasunean betetzen badu udal gobernuak.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting