Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Bihar banatuko dituzte seigarren Irun Ekintzan Sariak PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Jueves, 13 de Febrero de 2020 10:20

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el miércoles día 12 de Febrero de 2020.

 

Bihar banatuko dituzte seigarren Irun Ekintzan Sariak

Iaz abian jarritako enpresa eta proiektuak sarituko dituzte beste urte batez, eta orotara, lau sari banatuko dituzte Ficobako ekitaldian.

Urtero bezala, Ficoba erakustazokan egingo dute sari banaketa.

Hiriko enpresa eta ekintzaileek zita garrantzitsua dute bihar Ficoba erakustazokan. Izan ere, VI. Irun Ekintzan Sariak banatuko dituzte, Irungo enpresa eta ekintzaile berritzaileenak omenduz. 18:30ean izango da ekitaldia.

Iaz abian jarritako enpresa eta proiektuak sarituko dituzte beste urte batez, eta orotara, lau sari banatuko dituzte. Hazlan enpresak jasoko du nagusia, hiriko enpresa onenaren saria. Ondorengoak dira hiriko enpresa eta ekintzaileek jasoko dituzten sariak:

  • Irun Ekintzan Saria 20 langiletik gorako enpresari (Hazlanek jasoko duena).
  • Irun Ekintzan Saria 20 langiletik beherako enpresa ekintzaileenari.
  • Irun Ekintzan Saria Irungo zerbitzu enpresa onenari (4.000 euro).
  • Irun Ekintzan Saria ideia berritzaile eta ekintzaileenari (2.000 euro).

Finalisten artean, Kodetag SLU, Enerlogix System SL, Servicios Integrales Enpresas 2006 SL, Aplicaciones Avanzadas Arquitectura SL, Avanzarq, Cerveceria Boulevard, Mendibil Ardotegia, OnBizi proposamena, Veiga Sistiaga edo 3D Berridi aurki daitezke.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting