Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Irungo musikari gazteak 18 dominarekin bueltatu dira Andoaingo Piano Jaialditik PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Jueves, 13 de Febrero de 2020 10:24

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el miércoles día 12 de Febrero de 2020.

Irungo musikari gazteak 18 dominarekin bueltatu dira Andoaingo Piano Jaialditik

Urrezko bederatzi eta zilarrezko beste bederatzi domina irabazi dituzte irundarrek. Gainera, urrezko dominaz gain, epaimahaiaren aipamen berezia jaso du 9 urteko Ariane Puente Tuñonek.
9 urteko Ariane Puente Tuñonek bi sari jaso ditu: urrezko domina eta epaimahaiaren aipamen berezia.
Milatik gora piano jotzailek hartu dute parte XV. Andoaingo Piano Jaialdian. Bertan Irungo Kontserbatorioko gazte ugari izan ziren, sari ugari irabaziz. Guztira, urrezko bederatzi eta zilarrezko beste bederatzi domina irabazi dituzte. Nabarmentzekoa da 9 urteko Ariane Puente Tuñon irundarrak lortutako urrezko domina. Gainera, epaimahaiaren aipamen berezia jaso zuen Puentek.
Rebeca Gonzalez Irungo Udaleko Hezkuntza ordezkariak partaide guztiak zoriondu ditu: «Beste urte batez Irunen dugun maila erakutsi dute, Kontserbatorioko instalazioetan egiten den lan handiaren emaitza baita. Horrek are gehiago animatu behar gaitu ikasten jarraitzera eta musikaz gozatzera».
Ondorengoak dira saritutako ikasleen zerrenda:
A kategorian (11 urtera arte)
  • Urrezko domina eta epaimahaiaren aipamen berezia: Ariane Puente Tuñon.
  • Urrezko domina: Urtzi Lekuona Basalo, Matvii Hrabchuk, Leire Oyarzabal eta Mara Panizo.
  • Zilarrezko domina: Irune Fernandez Gonzalez, Itsaso Fernandez Gonzalez eta Irune Gomez Vizcaya.
B kategorian (14 urtera arte)
  • Urrezko domina: Asier Fernandez de Barrena, Aiora Larrasa, Olatz Suarez eta Pablo Tomas.
  • Zilarrezko domina: Elena Blanco, Irune Herrero, Marina Jimenez, Aia Lekuona, Ane Miren Obegozo eta Aimar Iturre.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting