Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Euskara, gure altxorra PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Asteartea, 2020(e)ko otsaila(r)en 18-(e)an 11:54etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia emitida y publicada en Radio Irun-Cadena SER, el lunes día 17 de Febrero de 2020.

Euskara, gure altxorra

EUSKARAREN HILABETEA OSPATZEKO, 7.000 GAZTERENTZAKO JARDUERAK ANTOLATU DITU IRUNGO UDALAK

Monica Martinez Euskareren delegatua eta Arantza Zulet arduradun teknikoa, Euskararen hilabetearen aurkezpenan
Monica Martinez Euskareren delegatua eta Arantza Zulet arduradun teknikoa, Euskararen hilabetearen aurkezpenan / Cadena SER

Irungo Udaleko Euskara Arloak haurren eta gazteen motibazioan eragiteko eta euskararen aldeko jarrera positiboa sustatzeko, Euskararen Hilabetea antolatu du otsailaren 26tik martxoaren 13ra "Euskara, gure altxorra" lelopean. Euskararen Hilabetea, Irungo Euskara Sustatzeko Ekintza planaren barne dagoen programa da. Irungo ikastetxe eta institutuetako ikasleek hartzen dute parte, Haur Hezkuntzatik hasita DBHko 4. mailara arte, hau da, 3 urtetik 16 urte bitartekoek. Aurten 7.000 ikasle izango dira parte-hartzaileak.
Otsailaren 26an, 27an eta 28an, Asier Kidam magoak "Aroa eta mirariak" ikuskizun freskoa eta dotorea eskainiko die Haur Hezkuntzako ikasleei, bere azken sormen-lanak erakutsiko dizkie. Umoreak eta soinu-banda zaindu batek inguratuta, haurrek mirari txikiak bizitzeko aukera izango dute: botere handiak dituen aro bat, ardi jostalariak … baita magia egiten duen pelutxe bat ere.
Martxoaren 5ean eta 6ean, Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleen txanda izango da. Txalo produkzioen eskutik "Jon Beldurgabea" ipuinean oinarritutako antzezlana ikusiko dute. Jon gazteak ez daki beldurra zer den, beraz, haren aitak aholku zentzuduna eman dio, behin eta berriro zer ote den azaltzen saiatu ondoren: goxo-goxo bizi den etxea utzita, beldurraren bila abiatzea. Ipuin hau Grimm anaien klasiko bat da eta hauxe adierazi nahi digu: beldurra zer den ez badakizu, adorea ere ez duzu ezagutuko.
Martxoaren 11n Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako ikasleen txanda izango da. "Mari eta gaileta fabrika" antzezlana ikusiko dute, Eidabek eskainita. "Lukak labean egindako gailetak prestatu nahi dizkio amonari, bere etxean egun batzuk geratuko dela aprobetxatuz. Gozoki hauekin, etxetik kanpo erosoago sentitzen lagunduko diola uste du. Baina gaileten oroitzapenek hain gozoa ez den iraganera eramango dute amama, irenstea kostatuko zaion gogorapenera..."
Bukatzeko martxoaren 13an Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailetako ikasleek Txalo Produkzioen "Zoaz pake santuan" antzezlana ikusiko dute. “Daraman bikote bizimodu aspergarriarekin amaitzeko, Andreak, zirt edo zart, Gizona pozoitzea erabaki du. Ekintza gordintze aldera, egin nahi duena aitortuko dio eta giltzapeturik dagoen etxe barruan azken orduak pasatzeko prest dago andrea. Baina, jakina … aurreikusitako plana hankaz gora joango zaio …”
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting