Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Hautesleen errolda kontsultatzeko aukera dute irundarrek PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Martes, 18 de Febrero de 2020 11:57

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el martes día 18 de Febrero de 2020.

Hautesleen errolda kontsultatzeko aukera dute irundarrek

Hautesle errolda kontsultatzeko aukera hilaren 24ra arte dago zabalik. Aurrez aurre, Internetez edo telefonoz egin daitezke kontsultak.
2011ko udal hauteskundeetan, herritar bat batzar nagusietarako botoa ematen
Apirilaren 5ean (igandea) egingo dituzte Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. Horren harira, Irungo Udalak jakinarazi du hautesleen errolda kontsultatzeko aukera dutela jada irundarrek, hilaren 24ra arte. Nahi izanez gero, erreklamazioak ere aurkez ditzakete.
Telefonoz, Internetez edo aurrez aurre ikus daiteke errolda. Horrela banatuta:
  • Internetez: Irungo Udalaren webgunean.
  • Telefonoz: 010 (Irundik) edo 943 50 51 52 telefono zenbakietara deituz. Astelehenetik ostiralera 08:00etatik 20:00etara, eta larunbatetan 08:30etik 13:30era.
  • Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (San Martzial kalea, 2): Astelehenetik ostiralera 08:30etik 14:00ak arte eta 16:00etatik 19:00etara; larunbatetan 09:30etik 13:00etara.
Norberaren informazioa bakarrik eskura daiteke, eta horretarako, NA, pasaportea edo gidamaibemna erakutsi behar dira. Erreklamazioak Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan aurkeztu behar dira.
Posta bidezko botoa eskatzeko epea martxoaren 26ra artekoa da, eta postetxean egin behar da eskaera.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting