Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Kalean Bai programak jada 76 elkarte batu ditu euskara sustatzeko laguntza eskainiz PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Osteguna, 2020(e)ko uztaila(r)en 09-(e)an 10:59etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Diario Vasco,el jueves día 9 de Julio de 2020.

Kalean Bai programak jada 76 elkarte batu ditu euskara sustatzeko laguntza eskainiz

M. A. I.IRUN.Jueves, 9 julio 2020, 00:20
Euskararen praktika zabaltzeko lan ildoaren barruan, Irungo Udalak Kalean Bai programarekin martxan jarraitzen du. Ia 15 urte ondoren, 80 erakunde inguruk bat egin dute hirian haur eta gazteentzat antolatzen diren eskolaz kanpoko jarduerak euskalduntzeko ekimenarekin. «Euskararen erabilera indartzeko ahalegin hori elkarteak barne funtzionamenduan herriari begira antolatzen diren jardueretan, elkarren arteko harremanetan eta erakunde publikoekin dituzten harremanetara dago bideratua. Horretarako, elkarteekin hitzarmenak sinatzen dira», adierazi du Monica Martinez ordezkariak.
Irungo Udalak 2006an abiatu zuen programa eta batuko diren kide berriekin 76 dira Kalean Bai programara atxikita dauden elkarteak. Horietatik 38k dute euren jardunean euskararen erabilera sustatzeko neurri desberdinak.
Euskara Arloak hainbat zerbitzu eskaintzen ditu, hala nola, jarduerak euskaraz egiteko bideratze-lana edo itzulpen zerbitzua. Padel Indoor Bidasoa eta Irun 1522 Fundazioa izan dira azken atxikimenduak.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting