Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Parkeez arduraz gozatzera PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Jueves, 16 de Julio de 2020 10:14

Noticia publicada en Conecta Bidasoa,el miércoles día 15 de Julio de 2020.

Parkeez arduraz gozatzera

Girabira saioa larunbat honetan itzuliko da Gain Gainean parkera, 20:00etatik 21:00etara (ateak 19:30ean irekiko dira)
0
32
Juncal Eizaguirre Kultura ordezkariak eta Pia Alzaga Txikis del Bidasoa elkartearen ordezkariak Girabira 2020 programaren berri eman dute, alegia udaro Irungo parkeak zeharkatzen dituen programa, publiko guztientzako jarduerak eskaintzen dituena. Seigarren denboraldi honetarako, oraingoz, bi saio programatu dira, formatu murriztukoak eta Covid-19a prebenitzeko neurriak hartuko dituztenak. Lehen hitzordua datorren larunbatean izango da, uztailaren 18an, Gain Gainean parkean, 20:00etatik 21: 00etara (ateak 19:30ean irekiko dira).
«Beste programa asko bezala, Girabira bizi dugun egoerara egokitu behar izan dugu», azaldu du Juncal Eizaguirrek. «Udan parkeez gozatzeko helburuarekin sortu zen, eta helburu horri eusten zaio aurten ere, familiei aisialdirako plan atsegin eta dibertigarri bat eskaintzeko, baina guztion erantzukizuna nagusituko da plan segurua izan dadin».
Girabira kasu horietarako ezarritako segurtasun-neurriekin egingo da. Esparrua hesiz mugatuta egongo da, edukiera kontrolatuko da distantziak errespetatzeko eta maskara nahitaezkoa izango da. Gel hidroalkoholikoa egongo da bertaratzen direnentzat eta sarrerak zein irteerak bananduta egongo dira. Barruan jendea egokitzeko pertsonala izango da eta bertaratzen direnei esango zaie non eseri. Ekitaldia amaitzen denean jendea pixkanaka aterako da.
Saio panafrikarra
Aurten, Girabirako ekitaldiak berriz diseinatu dira; oraingoan ez da tailerrik programatu, ezta hamaka edo aulkiekin piknika egiteko aukerarik ere, baina bai kontzertuak eta ikusleek parkean eserita jarraitu ahal izango duten ikuskizunen bat.
Ateak irekitzearekin batera, 19:30etan, Fribotik DJaren saio bat hasiko da. 20:00etan, Makulu Ken Euskadiko talde afrikar ezagunenaren emanaldia hasiko da. Lasartetik datoz eta 10 urte baino gehiago daramatzate afrikar kontinentetik datozen soinuak nahasten dituen afrobeat musika estiloan murgiltzen. 9 kideko taldeak bi estudio lan argitaratu ditu: Makulu Ken (2012) eta Kalè Kalè (2016). Beren ibilbidean, Donostian, Gasteizen, Iruñean edo Bilbon egiten dituzte emanaldiak.
Abuztuan itzuliko da Girabira, zirkoari eskainitako saio batekin. Hitzordua abuztuaren 21ean izango da, Alaia Txoko parkean.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting