Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
«EH Bildu indartuta atera da igandeko hauteskundeetatik» PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Viernes, 17 de Julio de 2020 11:17

Noticia publicada en Bidasoko HITZA , el jueves día 16 de Julio de 2020.

 

«EH Bildu indartuta atera da igandeko hauteskundeetatik»

Igandeko hauteskundeen gaineko balorazioa egin du Irungo EH Bilduk. Orotara, 3.764 boto jaso zituzten hirian, orain dela lau urte baino 384 boto gehiago.

EH Bilduk joan den igandeko hauteskundeetan koalizio subiranistari botoa eman zioten irundarrak eskertu nahi izan ditu. «EH Bildu indartuta atera da igandeko hauteskundeetatik: inoizko parte hartzerik apalarekin ere botoetan gora egin genuen, baita legebiltzarkide kopuruan ere, EH bildu ezkerreko alternatiba sendoa dela erakutsiz», adierazi dute taldetik. Orotara, 3.764 boto jaso zituen Maddalen Iriarteren hautagaitzak. Orain dela lau urte baino 384 boto gehiago jaso dituztela gogoratu dute, boto guztien %17,06a.

Emaitza hori koalizioa osatzen duten kideen lorpena izan dela diote harro, koalizioak Irunen duen «komunitate zabalaren» erakusle. Bereziki gazteak eskertu eta zoriondu nahi izan dituzte, «egindako lan paregabeagatik».

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting