Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Pandemian funtsezko zerbitzuei eutsi dieten pertsonen lana aitortu nahi du Elkarrekin Podemosek PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Ostirala, 2020(e)ko uztaila(r)en 17-(e)an 11:19etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko HITZA, el jueves día 16 de Julio de 2020.

 

Pandemian funtsezko zerbitzuei eutsi dieten pertsonen lana aitortu nahi du Elkarrekin Podemosek

Koronabirusari aurre egiteko sektore ezberdinetako langileek egindako «lan ikaragarria» txalotu du Elkarrekin Podemos-Ezker Anitza taldeak. Mozioan, bi eskaera erregistratu dituzte.

Elkarrekin Podemos-Ezker Anitza udal taldeak mozio bat erregistratu du gaur, pandemian zehar funtsezko zerbitzuei eutsi dieten pertsonak aitortzeko asmoz. «Orain inork ez du zalantzan jartzen zerbitzu publiko indartsuak eta beharrezko baliabideekin ondo hornituak izatea funtsezkoa dela bizitzarako», esan dute taldekoek.

Medikuak, erizainak, elikagaien sektoreetako langileak, egoitzetako langileak, garbiketako langileak, zainketen sektoreko langileak, irakaskuntzako langileak, apal betetzaileak, kutxazainak, banatzaileek… Guzti hauen «lan ikaragarria» txalotu nahi izan dute. Halere, funtsezko zerbitzu horietako gehienak sektore feminizatu eta prekarizatuetakoak direla salatu du taldeak, eta gizarte aurreratura heltzeko funtsezko zeregin horiei garrantzi handiagoa eman behar zaiola nabarmendu dute.

Bi eskaera zuzen egin dizkiote udal gobernuari. Lehenik, hiriko leku sinboliko batean plaka bat jartzeko eskaera egin diote taldetik, «koronabirusaren pandemian zehar bizitzari eusteko funtsezko zerbitzuak mantendu dituzten pertsonal aintzatesteko». Bestalde, irundar guztien segurtasuna, osasuna eta ongizatea bermatzeko lan egin eta lan egiten duten pertsona guztiak omentzeko proposamena egin diote udal gobernuari.

Azken eguneratzea hemen: Asteazkena, 2020(e)ko uztaila(r)en 22-(e)an 11:28etan
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting