Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Kultur ekitaldietako sarreren dirua itzultzeko prozesua zabalik dela gogorarazi du udala PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Sábado, 18 de Julio de 2020 11:27

Noticia publicada en Bidasoko HITZA ,el viernes día 17 de julio de 2020.

 

Kultur ekitaldietako sarreren dirua itzultzeko prozesua zabalik dela gogorarazi du udalak

Internet bidez eskuratutako sarreren dirua automatikoki itzuli den arren, Turismo Bulegoan erositakoen kasuan aurrez aurre eskatu beharko dute itzultzea, bulegoan bertan.

Sarreren itzulpena eska dezakete herritarrek.

Osasun larrialdi egoeran bertan behera utzitako kultur ekitaldietako sarreren dirua itzultzen ari dela Kultura departamentua gogorarazi du gaur Irungo Udalak. Sarrerak Internet bidez erosi zituzten herritarrei automatikoki itzuli zaiela dirua adierazi dute tokiko gobernutik, Turismo Bulegoan erosi zituztenek ordea, beratara jo beharko dute itzultzea eskatzeko. Horretarako ordutegia da: Astelehenetik larunbatera 10:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 19:30era, eta igandetan 10:00etatik 14:00etara.

Aurrerantzean programatzen diren ekitaldietarako sarreren salmenta zerotik hasiko dela ere ohartarazi du udalak, salbuespen bakarrarekin, Xoel Lopezen kontzertua. Emanaldia urriaren 4ra atzeratu du Kultur arloak, eta jakinarazi duenez, aurretik sarrera eskuratu zuten lagunek eta itzuli ez dutenek, ez dute berria erosi beharko.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting