Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Santu Guztien Eguneko bisitak aurreratzeko gomendioa eman du udalak PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Ostirala, 2020(e)ko urria(r)en 30-(e)an 11:59etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko HITZA, el miércoles día 28 de Octubre de 2020.

Santu Guztien Eguneko bisitak aurreratzeko gomendioa eman du udalak

Jende pilaketak ekidin nahi dituzte igandean Blaian. Neurri bereziak hartuko dituzte hilerrian.

Blaia kanposantua.

Igandeko (azaroak 1) Santu Guztien Egunean jende pilaketak saihestu nahi ditu udalak, eta horretarako, bisitak aurreratzeko gomendioa eman berri du. Egungo osasun egoera dela eta neurri bereziak hartuko dituzte Blaia hilerrian ostiral, larunbat eta igandean.

8:00etatik 19:30era bertaratu daiteke soilik eta ez da errespontsurik egongo. Hiru gune bereiziko dituzte hilerrirako sarrerak eta irteerak modu bereizian egin ahal izateko. Honakoak izango dira: lurpeko nitxoak, gune zaharra ( Jesus, San Jose, Santiago, etab.) eta gune berria (lehenengo, bigarren, hirugarren, etab.).

Igandean Blaiako paseoko trafikoa osorik moztuko dutela iragarri du udalak, 9:00etatik 19:00etara. Beraz, sarrerak Teodoro Murua kaletik edo Gazteluzahar etorbidetik egin beharko dira. Larunbatean aldiz, soilik hilerritik jaisteko errepidea moztuko dute; igoerak baimenduko dituzte.

Autobus zerbitzuei dagokionez, egungo geltokia (kurban) ezabatuko dute, eta horren ordez, igoeran (eremu berrirako sarbidean) eta goiko aldeko aparkalekuan geltoki bana erabilgarri izango da. Zerbitzu bereziak ere iragarri ditu udalak, Hondarribia kaletik Blaiara zuzenean joateko. 1,50 euro balioko du txartelak. Ordutegi guztiak hemen kontsulta daiteke.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting