Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
«Osasun langileen mobilizazioetan egoteko aukerarik ez dugun arren, gure bihotzak haiekin daude» PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Viernes, 30 de Octubre de 2020 12:18

Noticia publicada en Bidasoko HITZA, el miércoles día 28 de Octubre de 2020.

«Osasun langileen mobilizazioetan egoteko aukerarik ez dugun arren, gure bihotzak haiekin daude»

Egungo osasun egoeragatik mobilizazioak eten dituzten arren, osasun langileen borrokarekin bat egin dute pentsiodunek. Etxetik bada ere, borrokarekin jarraitzeko prest daude.

Astelehenean bildutako irudia, urteko azken elkarretaratzean.

Ohiko elkarretaratzeak bertan behar uzteko erabakia hartu berri duten arren, Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduko kideek borrokarekin jarraitzeko asmoa dute, etxetik bada ere. Azken hilabeteotan egin duten bezalaxe, osasun langileen aldarrikapenekin bat egingo dutela zehaztu dute hedabideei bidalitako ohar batean, «osasun publikoan kalitatezko arreta duina eskaini ahal izateko material eta pertsonal nahikoa izan dezaten».

«Argi utzi nahi dugu osasun langileen mobilizazioekin bat egiten dugula. Eta haien elkarretaratzean egoteko aukerarik ez dugun arren, gure bihotzak haiekin egongo dira. Haiekiko babesa txaloetatik harago doa», erantsi dute.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting