Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Irungo Udalak lan ildo bat ireki du ludopatiak prebenitzeko PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Miércoles, 18 de Noviembre de 2020 20:51

Noticia publicada en Conecta Bidasoa,el miércoles día 18 de Noviembre de 2020.

Irungo Udalak lan ildo bat ireki du

ludopatiak prebenitzeko

Irungo apustu-jokoei buruzko azterketa bat idaztea enkargatu du Udalak

44
0
Irungo Udala. / Martin Tellechea

Elkarrekin Podemos-Ezker Anitza IU taldearen zuzenketa baten ondorioz, Irungo Udaleko Gizarte Ongizate arloa azterketa batean lanean hasi da hirian apustu-jokoen irismena eta ludopatia bihur litezkeen jokabide problematikoak ezagutzeko.

Cristina Laborda ordezkariak azaldu duenez, “azterketa honek aukera emango digu oraindik gehiago osatzeko gure laugarren adikzio-plana, udalbatzak uda honetan onetsi duena eta zenbait programaren bidez garatzen ari garena. Lan honek emango duen informazioa funtsezkoa izango da, dauzkagun baliabideekin ludopatiaren eragin negatiboei aurre egiteko eta laguntza behar duten pertsonei laguntzeko».

Proiektuaren helburuak dira herritarren joko-ohiturei buruzko datuak eskuratzea, zergatik jokatzen den jakitea, zorizko joko gogokoenak zeintzuk diren zehaztea eta diruarekin jokatzeari buruzko iritziak eta pertzepzioak identifikatzea, jokalari gazteak eta helduak bereizita. Era berean, horri buruzko ebidentziak bildu nahi dira, jokalarien senideei, ludopatiako osasun-espezialistei eta sektoreko agenteei entzunez.

Elkarrekin Podemos-Ezker Anitza IUko bozeramaile Miren Etxebestek gaineratu duenez, «Ludopatiak eta jokoarekiko eta apustuekiko mendekotasuna errealitate bat da oro har, eta landu egin behar da. Horregatik, garrantzitsua da lan-ildo berri hau ireki ahal izatea, alderdi horietan sakondu eta gure hirian gertatzen ari diren arazoak ikusi ahal izateko «.

Lan hori egiteko, inkesta bat egingo zaio Irungo biztanleriaren lagin bati, errealitate hori eta joko-ohiturak ezagutzeko. «Euskadiko adikzioei buruzko inkesta»ren irizpideari jarraituz, sexuaren eta adin-taldearen arabera banatuko da lagina; alde batetik, 15-34 urte bitarteko pertsonak izango dira, eta, bestetik, 35-74 urte bitartekoak. Talde horiek azpitaldetan banatu ahal izango dira, datu kuantitatiboak lortzeko aztertutako aldagaien arabera.

Era berean, ludopatiari buruzko eztabaida-taldeak egongo dira hirian, eta bertan izango dira parte hartzen ohiko jokalariak, jokalarien senideak, ludopatiei arreta ematen dieten osasungintzako profesionalak, errehabilitatutako jokalarien elkarteak eta jokoestablezimenduetako langileak.

Azterketa hori egiteko aurrekontua 9.000 eurokoa da, eta egiteko epea, 6 hilabetekoa. IKEI research & consultancy da enpresa esleipenduna.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting