Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Aurtengo Euskaraldirako izen emate epea eta txapen banaketa gaur arte luzatu dira PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Martes, 24 de Noviembre de 2020 21:56

Noticia publicada en Diario Vasco,el martes día 24 de Noviembre de 2020.

Aurtengo Euskaraldirako izen emate epea eta txapen banaketa gaur arte luzatu dira

M.A.I.IRUN.Martes, 24 noviembre 2020, 00:14

Euskara Arloak pasa den ostiralean jakinarazi zuen luzatu egin dela herritarrek Euskaraldian izena emateko epea. Gaur, hilak 24, izango da azkeneko eguna bertan apuntatzeko eta, horrela, ahobizi edo belarriprest txapak jaso-tzeko epea ere luzatu da. Zehazki, gaur da azkeneko eguna hauek Irungo Euskaltegian hartzeko, hurrengo ordutegian: goizez 11:00etatik 13:00etara bitartean eta arratsaldez 16:30etik 19:30era bitartean.

Pasa den ostiralean, azaroak 20ean, Euskaraldiaren 2020ko edizioari hasiera eman zitzaion eta abenduaren 4era arte luzatuko da. Irunek bertan parte hartu du eta orain arte 1.520 ahobizik eta 425 belarriprestek eman dute izena. Entitateei dagokienez, 92k parte hartzen ari dira, zeinek euskaraz aritzeko 400 arigune ere sortu dituzten.

Euskara Arloak parte hartzera animatu ditu herritarrak. Euskaraldiari buruzko informazio guztia, baita hirian Euskararen Nazioarteko Eguna (abenduak 3) ospatzeko aurreikusi diren jarduerei buruzkoa, udal webgunean ikus daiteke, www.irun.org helbidean.

Programatutako ekitaldiei dagokienez, bihar bertan hasiko dira emanaldiekin, 'Txor Txor' umorezko bakarrizketarekin. Egitaraua abenduaren 5era arte luzatuko da, 'Laburbira' euskarazko film laburren XVIII. Zirkuituarekin. Euskararen Nazioarteko Egunerako bertso saioa antolatu da. Euskara Arloak jakinarazi duenez, agortu egin dira Ene Kantak hilaren 27an ematekoa den ikuskizunerako sarrera guztiak.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting