Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Irungo Udal Euskaltegiak abian jarriko du LANNAHI programaren bigarren txanda PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Asteartea, 2020(e)ko azaroa(r)en 24-(e)an 22:41etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Conecta Bidasoa,el martes día 24 de Noviembre de 2020.

Irungo Udal Euskaltegiak abian jarriko du LANNAHI programaren bigarren txanda

Programan izena eman nahi dutenek horretarako aukera dute azaroaren 30etik abenduaren 10era

38
0

Euskara arloko ordezkaria den Monica Martinez. / Irungo Udala

Irungo Udal Euskaltegiak abian jarriko du LANNAHI programaren bigarren txanda. Langabezia egoeran dauden pertsonei begirakoa da programa eta haren bitartez euskara debalde ikasteko aukera ematen zaie. Bigarren txandako ikastaroa urtarrilaren 7an hasi eta martxoaren 26an bukatuko da.

Ikastaroak, printzipioz, aurrez aurreko eta urrutiko jarduna uztartuz eskainiko dira. Ikasle eta langileen segurtasuna eta osasuna bermatzeko beharrezkoak diren prebentzio neurriak hartuko dira, eta izena emandako ikasle kopuruaren arabera, beharrezkoak diren egokitzapenak egingo dira.

Udalak programa honen bost txanda eskainiko ditu 2020-2021 ikasturtean: 3 ikasturtean zehar eta 2 udan. Ikasturtean zehar goizeko txandetan izena ematen dutenek lau orduz arituko dira euskara ikasten eta arratsaldeko txandetan, aldiz, 3 orduz. Udan, ordea, lau ordu arituko dira goizez.

LANNAHI programan izena eman nahi dutenek izen-ematea internetez egin beharko dute 2. txandarako, azaroaren 30etik abenduaren 10erako epean, SAC24h zerbitzuaren bitartez IRUN TXARTELA edo beste ziurtagiri digital batzuk erabiliz (NA elektronikoa, IZENPE txartela..), eta hori ezinezkoa bazaie, HAZeko autozerbitzu terminaletan (San Martzial kalea, 2) egin ahalko dute matrikula egunero 8:00etatik 22:00etara.

Eskaria internetez egiteaz gain, mailaketa proba egin behar da, Udal Euskaltegian ari direnen edo aurreko ikastaroan aritu direnen kasuan izan ezik. Mailaketa proba egiteko 943 50 52 73 telefonora deitu behar da hitzordua eskatzeko.

Parte hartu ahal izateko baldintza hauek bete behar dira: LANBIDEn lan eskatzaile bezala inskribatua egon eta langabezian egon edo lanean egonda ere jardunak jornadaren %50a ez gainditzea.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting