Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Etxegabeziari aurre egitea eskatu du EH Bilduk Irunen PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Osteguna, 2021(e)ko urtarrila(r)en 14-(e)an 10:11etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el jueves día 14 de Enero de 2021.

Etxegabeziari aurre egitea eskatu du EH Bilduk Irunen

AAZKEN ASTEETAN EZAGUTUTAKO KASUETAN UDALAREN BITARTEKARITZA EZ DELA NAHIKOA USTE DU TALDEAK

– J.G. 14.01.2021 | 01:09

IRUN – Azken asteetan ezagututako kaleratze arriskuan dauden irundarren kasuen harira, Irungo EH Bildutik "kaleratzei aurre egiteko plan integral bat" lantzea eskatu diote Udalari. Taldetik atzo ziotenez, azken boladan ezagututako kasuak "ez dira salbuespenak, ez dira kasu isolatuak". Kasu konkretuetan Udalak bitartekaritza lanak egitea "begi onez" ikusten badu ere, Irungo EH Bilduk tokiko administrazioak horretara mugatu ezin dela uste du. "Duela hilabete eta erdi sinatu zen ustezko gobernu akordio aurrerakoia Irunen. Orduan esan genuen ezkerreko politikak egiteko ez zuela balio eta zoritxarrez azken egunetan bizitako honek hori berresten du", jarraitzen zuen taldearen oharrak. Ildo berean, 2020an aurrekontuetarako EH Bilduk Gobernuarekin adostu zuen akordioa etxebizita ardatz zuela gogorarazi zuten taldetik. Beraz, "Irunen inork kalean lo egin ez dezan", EH Bilduk etxebizitza duina hiriko politiken oinarri gisa kontuan hartzea eskatu zion Udalari.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting