Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Irungo EH Bilduk aurrekontuetarako bere proposamen nagusiak aurkeztu ditu PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Viernes, 22 de Enero de 2021 10:20

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el viernes día 22 de Enero de 2021.

Irungo EH Bilduk aurrekontuetarako bere proposamen nagusiak aurkeztu ditu

TALDEAREN PROIEKTUEK 6,5 MILIOI EURO GEHITZEN DITUZTE "PERTSONAK POLITIKAREN ERDIGUNEAN" JARTZEKO

– J.G. 22.01.2021 | 00:57
Ezkerretik eskubira, Unanue, Melida eta Briones, atzo. Argazkia: J.Guezala
Ezkerretik eskubira, Unanue, Melida eta Briones, atzo. Argazkia: J.Guezala

IRUN – Irungo EH Bilduko bozeramaileak, Jokin Melidak, eta taldeko zinegotziek, Oihana Briones eta Ane Unanuek, aurtengo aurrekontuen negoziaketa prozesuan defendatuko dituzten hiru proposamen nagusiak jakitera eman zituzten atzo. Melidak argitu zuenez, taldeak proposamen gehiago egingo baditu ere, atzo aurkeztutakoak 6,5 milioi euro gehitzen dituzte "herritarren beharrei" erantzuteko.

EH Bilduren lehenengo proposamena udal zerbitzuak deszentralizatzea helburu izango duten lau auzo bulegoen sorrera izango da. Bulegoekin, taldearen ustez, " erdigunetik urrun bizi diren herritar askok bermatuak izango dituzte udal zerbitzuak"; bereziki, Udalak eskaintzen dituen gizarte zerbitzuak eta herritarrentzako arreta. Honetarako 1,5 milioi euro bideratzea eskatzen du taldeak.

Bigarrenik, pandemiak eragindako krisiari aurka egiteko Irungo Udalaren talka planari 3 milioi euro gehiago eranstea proposatuko du EH Bilduk, Melidaren hitzetan, "egoera kritikoei erantzun egokiak eman behar zaizkielako". Izan ere, taldearentzat 2021. urtea "kritikoa" izango da tokiko hainbat sektoreentzat.

 

Bukatzeko, Irungo alde zaharreko Papinea eremu degradatua biziberri-tzeko 2 milioi euroko proposamena luzatuko dio EH Bilduk udal gobernuari, "eremu hori espekulazio orotatik aldentzeko", pasa den urtean taldeak adostutako "etxebizitza parke publikoa handitzeko" eta honen garapenaren "kontrola eta protagonismoa udalaren eskura" bueltatzeko.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting