Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Ostalaritza kolektiboak eskatutako eztabaida mahaia sortzea onartu du udalak PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Viernes, 22 de Enero de 2021 11:52

Noticia publicada en Bidasoko HITZA, el jueves día 21 de Enero de 2021.

Ostalaritza kolektiboak eskatutako eztabaida mahaia sortzea onartu du udalak

Atzo lehen erabakia adostu zuten ostalarien eta udalaren artean: %95eko hobaria ematea terrazen instalazioari.

gaztelumendiSan Juan plaza inguruko taberna baten terraza.

Apirilean udalak barne lan-mahai bat osatu zuen. Beraien hitzetan, “ostalaritza sektoreak pandemia dela eta jasan dituen larrialdi eta berritasunei buruz hitz egiteko” eratu zuten Plan Irun deritzon lan mahaia.

Orain, ostalaritza sektoreak eskatutako lan mahaia sortzea erabaki du Irungo Udalak. Bilera berri hauetako parte hartzaileak elkarte, jatetxe eta tabernetako ordezkariak eta udal bitartekariak direla jakinarazi du gobernu taldeak. Atzo, hilak 20, lehen bilera izan zen.

Kolektiboak hainbat proposamen aurkeztu zituen eztabaida mahaian kontuan har daitezen. Udalak dio planteamendu horiek aztertuko dituela eta azaldu dute, dagoeneko baieztatu dela %95eko hobaria ematea terrazen instalazioari 2021ean. Erabaki hau, udal ordezkarien arabera “laster onartuko” da osoko bilkuran.

Ostiralean, barne lan mahaiaren baitan elkartuko dira udal ordezkariak. Azken aldian koronabirusagatik kutsatu berrien kopurua igo egin da eta posibletzat jo dute hiria gune gorria izendatzea. Erabaki honek ekar ditzakeen ondorio posibleez eztabaidatzeko bilduko direla eman dute aditzera.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting