Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Gizarte bazterketa saihesteko eskumenak bete ditzan eskatu dio David Nuñok Foru Aldundiari PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Asteartea, 2021(e)ko urtarrila(r)en 26-(e)an 12:12etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko HITZA, el lunes día 25 de Enero de 2021.

Gizarte bazterketa saihesteko eskumenak bete ditzan eskatu dio David Nuñok Foru Aldundiari

Eginbeharrak ez betetzea leporatu dio udal ordezkariak Foru Aldundiari.

Nuño, gaurko agerraldian.

Gizarte Ongizateko zinegotzia den David Nuñok kargua hartu berri du eta udaletik azaldu dutenez, kaleko gaietarako eta bazterketarako udal zerbitzuak eta eskumenak errepasatu ditu Maite Peña Gizarte Politiketako diputatuari idatzi dion erreklamazio gutunean.

Nuñok dio, Foru Aldundia dela Irungo Udalak kudeatzen dituen baliabideen balorazioa egitearen arduraduna eta larritasun ertain edo handiko kasuetan arreta emateko eskumena baduela ere gaineratu du.

Zinegotziak salatu du, batzuetan sei hilabete eta urtebete bitartean igarotzen direla balorazioa egiten denetik baliabidea martxan jartzen den arte. Bere hitzetan hau “oso oso larria da”.

Eginbeharrak ez betetzea leporatu dio udal ordezkariak Foru Aldundiari. Zubia zentroan egiten diren eskaerak ezin direla ihardetsi Aldundiak ez duelako garaiz erantzuten azaldu du. Hori dela eta, hainbat eginbehar udal zerbitzuen esku gelditzen direla esan du zinegotziak.

Sistema buxatuta dagoela eta beraz, gaizki dabilela ondorioztatu du Nuñok. Laster biltzea eta gutunean aipatu dituen gaien inguruko xehetasunak lantzea eskaini dio zinegotziak diputatuari.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting