Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Bederatzi agente zibiko batu dira udaltzainen taldera PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Martes, 26 de Enero de 2021 12:15

Noticia publicada en Bidasoko HITZA, el lunes día 25 de Enero de 2021.

Bederatzi agente zibiko batu dira udaltzainen taldera

Ekainaren 30era bitarte udal ordenantza betetzen dela bermatuko dute kalean, «hiri hobeago bat eraikitzeko» helburuarekin.

Bost emakume eta lau gizon batu dira taldera.

Irungo Udaltzaingoaren ordezkari Cristina Labordak jakinarazi berri duenez, hiriko udaltzainek agente zibiko berriekin indartu dute euren taldea. Hilaren 4an hasi ziren hirian udal ordenantza betetzen dela bermatzen, «hiri hobeago bat eraikitzeko, auzotarren arteko elkarbizitza eta errespetuaren ikuspuntutik», esan du Ordezkariak.

Sei hilabetez ariko dira (ekainaren 30era bitarte) hiriko kaleetan, bost emakumezko eta lau gizonezko zehazki.

Aurreko urteetako kanpainaren ildo berberetik doa aurtengoa, baina COVID-19aren harira ezarritako neurriak betetzen direla bermatuko dute bereziki. Herritarrek musukoa eramaten dutela, distantziak mantentzen dituztela eta jende pilaketak ekiditen dituztela bermatuko dute, besteak beste.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting