Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Irungo Udal Euskaltegiak abian jarriko du LANNAHI programaren hirugarren txanda PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Astelehena, 2021(e)ko otsaila(r)en 22-(e)an 16:31etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Conecta Bidasoa,el lunes día 22 de Febrero de 2021.

Irungo Udal Euskaltegiak abian jarriko du LANNAHI programaren hirugarren txanda

Programan izena eman nahi dutenek horretarako aukera dute martxoaren 1etik 11ra

 

Irungo Udala. / Martin Tellechea

Irungo Udal Euskaltegiak abian jarriko du LANNAHI programaren hirugarren txanda. Langabezia egoeran dauden pertsonei begirakoa da programa eta, haren bitartez, euskara debalde ikasteko aukera ematen zaie. Hirugarren txandako ikastaroa apirilaren 12an hasi eta ekainaren 22an bukatuko da.

Ikastaroak, printzipioz, aurrez aurreko eta urrutiko jarduna uztartuz eskainiko dira. Ikasle eta langileen segurtasuna eta osasuna bermatzeko beharrezkoak diren prebentzio neurriak hartuko dira, eta izena emandako ikasle kopuruaren arabera, beharrezkoak diren egokitzapenak egingo dira.

Udala programa honen bost txanda eskaintzen ari da 2020-2021 ikasturtean: 3 ikasturtean zehar eta 2 udan. Ikasturtean zehar goizeko txandetan izena ematen dutenak egunero lau orduz arituko dira euskara ikasten eta arratsaldeko txandetan, aldiz, 3 orduz. Udan, ordea, egunero lau orduz arituko dira goizez.

LANNAHI programan izena eman nahi dutenek izen-ematea internet bidez egin beharko dute, martxoaren 1etik 11ra, SAC24h zerbitzuaren bitartez IRUN TXARTELA edo beste ziurtagiri digital batzuk erabiliz (NA elektronikoa, IZENPE txartela..), eta hori ezinezkoa bazaie, HAZeko autozerbitzu terminaletan (San Martzial kalea, 2) egin ahalko dute matrikula egunero 8:00etatik 22:00etara.

Eskaria internetez egiteaz gain, mailaketa proba egin behar da, Udal Euskaltegian ari direnen edo aurreko ikastaroan aritu direnen kasuan izan ezik. Mailaketa proba egiteko 943 505273 telefonora deitu behar da hitzordua eskatzeko.

 

Programan parte hartu ahal izateko honako baldintza hauek bete behar dira: LANBIDEn lan eskatzaile bezala inskribatua egotea eta langabezian egotea, edo lanean egonda ere, jardunak lanaldiaren %50a ez gainditzea.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting