Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Euskarazko irakurzaletasunari buruz hitzaldia emango dute bihar Unai eta Maialen Oiartzunek PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Asteazkena, 2021(e)ko martxoa(r)en 03-(e)an 22:41etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Diario Vasco,el miércoles día 3 de Marzo de 2021.

Euskarazko irakurzaletasunari buruz hitzaldia emango dute bihar Unai eta Maialen Oiartzunek

M.A.I.IRUN.Miércoles, 3 marzo 2021, 00:12

Aitzondo Irungo Euskara Taldea Elkarteak hitzaldia antolatu du biharko, Palmera Montero Gunean, 17.30ean, Maialen Oiartzun eta Unai Oiartzunekin.

«Irungo Udalak bi urtean behin eskaintzen duen Jose Antonio Loidi ikerketa beka irabazi zuten Maialen Oiartzun eta Unai Oiar-tzun irundarrek 2018an», gogoratu zuten Aitzondokek. 'Euskarazko irakurzaletasuna Irungo Udal Liburutegian' izenburupean ondutako lana aurtengo urtarrilean aurkeztu zuten.

Aitzondo euskara taldean, barne ausnarketa baten ondoren, lan horrek sozializazio handiagoa merezi zuela nabarmendu dute, «etorkizunean martxan jar daitezkeen egitasmoak denon artean partekatu eta kontrastatzeko».

Bere lana aurrera eramateko jasotako datuen berri emango dute Oiartzun anai-arrebek biharko hitzaldian eta «ondoren, proposamen batzuk luzatuko dituzte. Amaieran galderentzako eta eztabaidarako tartea irekiko dugu», zioten euskara elkartetik. «Saio hau bereziki emankorra izan daiteke hainbat arlorentzat: Irungo Udaleko Euskara, Kultura eta Hezkuntza arloentzat (bai politikari bai teknikarientzat), CBA Liburutegiko langileentzat, Irungo hiru euskaltegientzat, maila guztietako eskolentzat eta literaturan interesa duen beste edonorentzat».

Joan ahal izateko izen-abizenekin mezu labur bat idatzi behar da eta helbide honetara bidali: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting