Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
'Botadun Katua' antzezlana eskainiko da larunbatean Amaia KZn PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Osteguna, 2021(e)ko martxoa(r)en 25-(e)an 23:16etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Diario Vasco,el jueves día 25 de Marzo de 2021.

'Botadun Katua' antzezlana eskainiko da larunbatean Amaia KZn

Ekitaldia 17.00etan hasiko da eta, dagoeneko, sarrera gutxi geratzen dira erosteko

'Botadun Katua' antzezlana ipuin klasikoaren moldaketa da./
'Botadun Katua' antzezlana ipuin klasikoaren moldaketa da.
M.A.I. IRUN. Jueves, 25 marzo 2021, 00:11

'Botadun Katua' antzezlana eskainiko da datorren martxoaren 27an, larunbata, 17.00etan, euskaraz, Amaia Kultur Zentroan. Irungo Udalak antolatu du ekitaldi hau familia guztientzat.

Charles Perraultek, XVII. mendeko idazle frantsesak, landutako 'Botadun Katua' ipuin klasikoaren moldaketa da antzezlan hau. Kantu eta dantzaz betetako ikuskizun komikoa da Glu Gluren produkzio berria. Abentura eta jolasen bidez, ikusleak ipuin zaharren berreskuratze lanaren parte izango dira, denok elkarrekin, ipuin klasikoek merezi duten omenaldia egiteko. Abrakuk eta Botadun Katuak elkarrekin ipuin zaharrak eta tradizioak jasoko dituzte herri inguruan.

Sarrera gutxi geratzen dira antzezlanaz gozatzeko. Erosteko, internet bidez egin daiteke, Luis Marianoko Turismo Bulegoan edota Amaia Kultur Zentroko leihatiletan larunbatean. Aurreko ekitaldien antzera, edukiera murriztua izango da eta segurtasun neurriak bete beharko dira; hala nola, maskararen erabilera derrigorrezkoa izango da.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting