Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
'Hegoaldeko olibondoetatik iparraldeko basoetara' doa Zure abenturaren bila zikloa PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Miércoles, 14 de Abril de 2021 15:33

Noticia publicada en Diario Vasco,el miércoles día 14 de Abril de 2021.

'Hegoaldeko olibondoetatik iparraldeko basoetara' doa Zure abenturaren bila zikloa

Eneko Redondok bere lana aurkeztuko du bihar Amaian, 19.30ean egingo del emanaldian

M.A.I. IRUN. Miércoles, 14 abril 2021, 00:08

Zure abenturaren bila zikloak Iberiar penintsula bizikletaz behetik gora zeharkatzeko bidea azalduko du bere biharko saioan, 19.30ean Amaia Kultur Zentroko hitzaldi aretoan. Sarrera doakoa izango da baina gonbidapenarekin eta egungo segurtasun neurri guztiak bete beharko dira.

'Hegoaldeko olibondoetatik iparraldeko basoetara' ikus-entzunezkoa ikusi ahal izango da, bere egilea den Eneko Redondok aurkeztuta. Sevillatik hasi eta Gernika-Lumorainoko bidea. «Bizikletaz bidaiatzea maite dugunontzat eskura dagoen esperientzia ahaztezina», adierazi du Redondok.

Egileak dioenez, «udazkeneko kolorez gorritutako basoek bide bakartietan barrena murgiltzera bultzatzen naute, haize bolada indartsu batek bezala. Askatasuna eta bizia puri-purian sentitzeko behar dudan guztia altxor izkutuz beteriko bideak deskubritzean dago, betiere nire pedalen erritmora».

Proposamen horren atzean bizitza ikusteko modu bat ageri da, «gure azpian dagoen lurra zapaltzean dagoen abenturaz ari natzaizue», dio Redondok. 1.800 kilometroko ibilbidea izan da oraingoan ideia praktikara eraman duelaren lekuko.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting